asteazkena, maiatzak 25, 2016

Lekunberriko tematikoa



Datorren ostiralean, maiatzak 27, 19:00etan,  Lekunberriko kiroldegian izango den kontzertuaren inguruan kontutan izateko xehetasun batzuen aipamena egin nahi dizuegu :





  1. Kontzertu aurretik bi abestitan parte hartzen dutenekin soinu froga egin nahi dugu. Jarraian, bi abesti hauetako partaideak, zinean zein ordutan egon behar duten zehazten dizuegu :
 


·       NEGUA JOAN DA TA-ko partaideak 18:00etan egon beharko dute.


·       GAUERO-ko partaideak 18:15ean egon beharko dute.


·       BESTE GUZTIAK, 18 : 30ean egon beharko dute.


 
  1. Atrezzoari buruzko xehetasunak : aurtengo kontzertuaren izena “Euskal-Rock II” da. Bertan, estilo honetako kantak interpretatuko dira. Hauxe da eraman beharrekoa: galtza bakeroak eta niki beltza. Estilo rockeroaren barruan beste edozein osagarri eramaten bada ere bikain.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat