asteazkena, ekaina 21, 2017

Beteluko kontzertu tematikoaren kronika

Aurreko ostiralean ikasturteko azken kontzertu tematikoa eskeini genuen.
Ibilbide oparo honi amaiera emateko aukeratutako herria Betelu izan zen eta bailarako Araitz Beteluko ikasleaz gain Lekunberri-Larraun eta Leitzako ikasleak ere aritu ziren. Guztira 90 ikasle, 90eko hamarkadari eskeinitako kontzertuan.
Beteluko elizara jendetza hurbildu zen eta kontzertu honen inguruan aurreko asteetan sortutako ikusmina primeran asetuta geratu zen.
Zorionak guztiei eta uda ona pasa!


asteartea, ekaina 13, 2017

Basaburua eta Lekunberriko kontzertuen kronika

Aurreko astean Basaburua eta Lekunberriko ikasleen kontzertua izan genuen. Aurtengo kontzertuaren tema 90eko hamarkada zen eta hori ardatz hartuta guraso zein ikasleek bozka prozesu baten ondorioz hautatutako urte horietako abesti batzuk entzun ziren. Instrumentu zein ahotsak entzun ahal ziren eta ikasleek erakutsi zuten zeinen ongi moldatzen diren oholtzaren gainean. Basaburuko kontzertuan triki talde eta talde instrumentaleko ikasleak gehitu ziren baita hizkuntza musikaleko ikasleen ahotsak ere. Publikoak musikaz gozatu zuen, dudarik gabe.
Bi herrietan emanaldiak arrakastatsuak suertatu ziren!


Beteluko kontzertu tematikoaren kartela

Dakizuen bezala, ostiral honetan, ekainaren 16an, Betelun, kurtso honetako kontzertu tematikoa ospatuko dugu. Hemen duzue kartela.

Anima zaitezte eta zatozte gure ikasleak animatzera baita 90eko hamarkadako musikaz gozatzera!!

asteartea, ekaina 06, 2017

Goizueta eta Leitzako kontzertuen kronika

Aurreko astean Leitza eta Goizuetako ikasleen kontzertua izan genuen. Kontzertuaren ildoa zuzeneko irrati saioa izan zen eta hori ardatz hartuta guraso zein ikasleek bozka prozesu baten ondorioz hautatutako 90eko hamarkadako temak entzun ziren. Goizuetako kasuan horietaz gain perkusio taldeak edota trikitixa taldeek ere protagonismoa izan zuten. Leitzan aldiz formazio instrumentalak eta haur zein gazte abesbatzen parte-hartzea izan zen.
Bi herrietan emanaldiak arrakastatsuak suertatu ziren!


larunbata, ekaina 03, 2017

Beteluko kontzertu tematikorako 2. entsegua

Araitz-Beteluko “90eko hamarkadako musika” kontzertu tematikoa, datorren ekainaren 16an, arratsaldeko 19:00etan, Beteluko elizan izango da.

Jakin ezazue, kontzertuan parte hartu ahal izateko, gutxienez entsegu batera joatea derrigorrezkoa dela. Jarraian duzue, 2. entseguaren eguna eta ordutegia:


EGUNA: EKAINAREN 15ean, OSTEGUNA
ORDUA: 17:00-19:15
TOKIA: INDIANOETXEA
KANTEN ORDENA: AURREKO ENTSEGUAN BEZALAKOA IZANGO DA.

           
17:00-17:15
ZORTZI ORDUKO EKAITZA
17:15-17:30
LOSING MY RELIGION
17:30-17:45
ZOMBIE
17:45-18:00
WONDERWALL
18:00-18:15
IF I EVER LOSE
18:15-18:30
HIK LAN ETA NIK JAI
18:30-18:45
I WILL ALWAYS LOVE YOU
18:45-19:00
NOTHING ELSE MATTERS
19:00-19:15
CORAZON ESPINADO

Ultzamako kontzertu tematikoaren kronika

Maiatzaren 26an, Larraintzarreko Obispo Irurita eskolako jantokian 90eko hamarkadari dedikatutako kontzertu tematikoa ospatu zen Aralar Udal Musika Eskolako ikasleek eskainita. Metallica, The Cranberries, Sting edo Tapia eta Leturia bezalako talde adierezgarrien temak entzun ahal izan ziren. Bertaratutako publikoa ugaria izan zen eta hamarkada hurak emandako estilo ezberdinez gozatu ahal izan zuten. Entzule bat baino gehiago, abestiek eramanda, gaztarora itzuli zen, seguru.
Musika moldaketen artean, gure ikasleak ikasten ari diren instrumentuak ez ezik, Haur Abesbatza eta Abesbatza Gaztearen ahotsak entzun ahal izan ziren, urte batzuk geroztik eskolako emanaldi ezberdinei kolorea ematen dieten berberak.
Ondorioz, oso une atsegina izan zen eta berriro ere, ikasleek erakutsi zuten zeinen ongi moldatzen diren taldean jotzen eta horrela agerian geratu zen ikasturte azken aste hauetan egindako lan ederra.
 Zorionak guztioi!!