2016(e)ko urtarrilaren 25(a)

Leitzako ihauteriak



Leitzeko ihauterietan gaude. Gaur, umeen egunean,  Aralar udal musika eskolako trikitilariak hauspoa astinduz aritu dira.


2016(e)ko urtarrilaren 20(a)

1go ebaluazioa.

1go  ebaluazioa otsailaren 1etik 5era izango dela gogorarazi nahi dizuegu. Adi egon beraz, aste honetatik aurrera, ikasleen bitartez txostenak jasotzeko bileren data eta orduari buruzko informazioa banatzen hasiko baikara.

Beteluko kasuan, otsailaren 4an (osteguna), Agate Deuna  Gaintzan ospatuko denez, inongo eragozpenik egon ez dadin, egun horri dagozkion txostenak otsailaren 11n ematea erabaki dugu.