asteazkena, maiatza 16, 2018

osteguna, maiatza 10, 2018

Txino Festa 2018



GOIZUTAKO TXINO AUZOKO FESTA 2018


Larunbatean goizuetan Txino Auzoko festaz ederki gozatu zuten berta hurbildu zirenak.
Goizeko 11:00etan Txikien Krossa izan zen eta ondoren 12:00etan Txupinazoa.
Aralar udal musika eskolako trikitilariaz alaituta, herensugeak lehen pausoak trikitixa erritmoan eman zituen.


Gero herri bazkaria eta erromeria etorri ziren eta gaur goizean herritik zabaldu da atzo herensugea Artikutzan ikusi dutela arin arin erritmoan dantzan, hankak ezin geldituz.




Kantinako kontzertua


Bihar, maiatzaren 11n, Kantinako talde instrumentaleko kontzertua ospatuko dugu. Pop eta rock estiloen tema arrakastatsuek hunkituko dituzte etorritakoak. Partaideak, 19:30erako
bertan egon beharko dira merienda izango baitute eta ondoren, 20:00ak aldera,
emanaldiari hasiera emango zaio.

Goizuetako kontzertua

Ekainean izandako ebaluazioaren ondorioz, zenbait berrikuntza sartzea adostu
genuen denen antolamendua errazteko asmoarekin. Horren ondorioz, kontutan izateko
zenbait xehetasun adierazi nahi dizkizuegu.
1. Goizuetako kontzertua ekainaren 7an izango da, arratsaldeko 18:30ean.
2. Kontzertu guztiak ekaineko 2. eta 3. asteetan egingo dira, bi 2. astean eta beste guztiak
3. astean.
3. Ekaineko 3. astean klase guztiak bertan behera geratuko dira. Beraz, ekainaren
11etik 15era ez da klaserik egongo, kontzertuak bakarrik izango ditugu
.
4. Salbuespenak: kontzertu astean irakasleren batek klaseren bat eman behar badu,
irakaslea bera arduratuko da zuzenean inplikatuei jakinarazteaz.
5. Ebaluazio datak egutegian ageri diren bezala mantenduko dira.

GARRANTZITSUA! Entsegu eta kontzertuei buruzko informazioa

Sarrera honetan Araitz-Betelu, Basaburua, Lekunberri-Larraun, Leitza eta Ultzamako entsegu eta kontzertuen antolamenduari buruzko informazioa aurkutiko duzue. Goizuetari dagokionez, beste sarrera batean izanen duzue.

asteazkena, maiatza 09, 2018

Abesbatza Gaztea Gorliz 2018


ABESBATZA GAZTEA GORLIZ 2018


               Maiatzaren 4etik 6era Gorlizko Troka Abentura aterpetxean igarotako asteburua giro bikainan igaro zen.
              Ostiral gaua benetan luuuuze joan zen arren, larunbetan guztiak prest izan ziren Gynkana eta Body Surf aktibitateetan bakoitzaren habileziak erakusteko prest. 



 
              Gauean berriz, Gorlizko "Lirain" Abesbatza Txikiarekin batera kontzertua eskeini genuen herriko elizan eta denbora gutxi izan bazen ere, bertakoekin harremantzeko parada izan genuen.
              Abesbatza gazteko 32 kideak laguntasun eta umore giroan guztiz murgildurik izan genituen asteburu osoan eta beraiekin joandako lau irakasleak berretsi al dugu beraiekin egindako beste bidai batzuen ondoren esandakoa:  edozein tokira joateko moduko taldea zarete!


 


 Kontzertuko bideoa aurrerago izango dugu ikusgai.



ostirala, maiatza 04, 2018

VI Nafarroako Akordeoilarien Topaketa


VI Nafarroako Akordeoilari Gazteen Topaketa


Apirila 15 eta 29an Nafarroako Musika Eskoletako Akordeoi irakasleak antolatuta VI Nafarroako Akordeoiari Gazteen Topaketa ospatu zen Tafalla eta Burlatako kultur gunean kontzertu bikainak eskeiniz.


100 ikaslek parte hartu zuten eta gure musika eskolatik, Beteluko Irati Buldain eta Leitzeko Naiara Aranberri, Pilar Argiñena irakaslearekin batera bertan izan ziren.

Prestatutako errepertorio modernoak entzulegoan sorpresa bikaina eragin zuen.