osteguna, ekaina 30, 2016

Rock bikaina Beteluko San Pedro festetan


Atzokoan, berririo ere gure taldeak ikusgarri aritu ziren. Beteluko festak ziren eta arratsaldeko 8:30 etan gaztetxoen musikarekin dastatu al izan genuen bertaratu ginen guztiak. Plaza gainezka zegoen eta bertan sortu zen giroa, benetan bikaina! Satxa irakaslearen gidaritzapean ordu bateko saioan gaur egungo musika taldeen bertsioak entzun al izan ziren. Atzokoan megafonia lanak Joseba Orejaren esku utzi genituen.

asteartea, ekaina 07, 2016

Araitz-Beteluko tematikoaren xehetasunak


Kaixo:

Ostiral honetan, ekainak 10, 18:00etan, Arribeko elizan izango den kontzertuaren inguruan kontutan izateko xehetasun batzuen aipamena egin nahi dizuegu:


1. Kontzertu aurretik bi abestitan parte hartzen dutenekin soinu froga egin nahi dugu. Jarraian, bi abesti hauetako partaideak, Arribeko Elizan zein ordutan egon behar duten zehazten dizuegu:

  • NEGUA JOAN DA TA-ko partaideak 17:00etan egon beharko dute.
  • GAUERO-ko partaideak 17:15ean egon beharko dute.
  • BESTE GUZTIAK, 17:30ean egon beharko dute.

2. Atrezzoari buruzko xehetasunak: aurtengo kontzertuaren izena “Euskal-Rock II” da. Bertan, estilo honetako kantak interpretatuko dira. Hauxe da eraman beharrekoa: galtza bakeroak eta niki beltza. Estilo rockeroaren barruan beste edozein osagarri eramaten bada ere bikain.

astelehena, ekaina 06, 2016

Arrakasta berri bat Ultzaman

Berriro tematiko kontzertuarekin disfrutatu genuen. Atez, Odieta eta Ultzamako ikasleek une musikal polit bat eskaini ziguten. Lekunberriko abesbatza eta kanpoko ikasle batzuek lagundu zieten euskal rock abestiak jotzeko.


ostirala, ekaina 03, 2016

Araitz-Betelu 2. entsegua

Araitz-Beteluko “Euskal Rock II” kontzertu tematikoa, datorren ekainaren 10ean, arratsaldeko 18:00etan, Arribeko elizan izango da.

Jakin ezazue, kontzertuan parte hartu ahal izateko, gutxienez entsegu batera joatea derrigorrezkoa dela. Jarraian duzue, 2. entseguaren eguna eta ordutegia:



EGUNA: EKAINAREN 7a, ASTEARTEA
ORDUA: 17:00-19:15
KANTEN ORDENA: AURREKO ENTSEGUAN BEZALAKOA IZANGO DA.

osteguna, ekaina 02, 2016

Basaburuako kontzertua

Kontzertu arrakastatsua gaur arratsaldekoa. Apeztegiberriko ganbaran estilo esberdinetako musikaz gozatu al izan dugu bertan parte hartu duten ikasleekin.