asteartea, ekainak 07, 2016

Araitz-Beteluko tematikoaren xehetasunak


Kaixo:

Ostiral honetan, ekainak 10, 18:00etan, Arribeko elizan izango den kontzertuaren inguruan kontutan izateko xehetasun batzuen aipamena egin nahi dizuegu:


1. Kontzertu aurretik bi abestitan parte hartzen dutenekin soinu froga egin nahi dugu. Jarraian, bi abesti hauetako partaideak, Arribeko Elizan zein ordutan egon behar duten zehazten dizuegu:

  • NEGUA JOAN DA TA-ko partaideak 17:00etan egon beharko dute.
  • GAUERO-ko partaideak 17:15ean egon beharko dute.
  • BESTE GUZTIAK, 17:30ean egon beharko dute.

2. Atrezzoari buruzko xehetasunak: aurtengo kontzertuaren izena “Euskal-Rock II” da. Bertan, estilo honetako kantak interpretatuko dira. Hauxe da eraman beharrekoa: galtza bakeroak eta niki beltza. Estilo rockeroaren barruan beste edozein osagarri eramaten bada ere bikain.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat