ostirala, apirila 29, 2016

Lekunberrioko kontzertu tematikoa

Lekunberriko kontzertua, datorren maiatzaren 27an izango da.
Hau dela eta, entseguak antolatzen hasiak gara. Jarraian duzue 1go entseguaren ordutegia eta abestien ordena:

EGUNA: MAIATZAREN 9a, ASTELEHENA
ORDUA: 17:00-19:15

17:00-17.15
ASKATASUN EGARRIZ

17:15-17:30
ZURE DOINUA

17:30-17:45
GAUERO

17:45-18.00
NEGUA JOAN DA TA

18.00-18.15
MIN HAU

18:15-18:30
ILUNTZEAN

18:30-18:45
LAZTANA

18:45-19:00
ITXAROPENA

19:00-19:15
GALDURIKAN NAGO


asteazkena, apirila 27, 2016

Hainbeste denbora itzoiten eta azkenean iritsi da!


Asteburu honetan Vilafrancara goaz.
Aralar Udal Musika eskolako abesbatza gaztea eta pop-rock formazioak Vilafrancara joango gara
gurean duela aste batzu izandako Clau de Sons-eko lagunekin egotera.

Igandean, Vilafrancatik 3 kilometrora dagoen Moja herriko auditorioan
kontzertua izango dugu.
Ongi izan!

Musika Eskola Trikitixa Egunean Beasainen

igandea, apirila 24, 2016

Leitzako 1go entsegua

Leitzako kontzertua, datorren maiatzaren 20an izango da.

Hau dela eta, entseguak antolatzen hasiak gara. Jarraian duzue 1go entseguaren ordutegia eta abestien ordena:
 
EGUNA: MAIATZAREN 4a, ASTEAZKENA
ORDUA: 15:15-17:30

15:15-15:30
ASKATASUN EGARRIZ
15:30-15:45
ZURE DOINUA
15:45-16:00
GAUERO
16:00-16:15
NEGUA JOAN DA TA
16:15-16:30
MIN HAU
16:30-16:45
ILUNTZEAN
16:45-17:00
LAZTANA
17:00-17:15
ITXAROPENA
17:15-17.30
GALDURIKAN NAGO

asteartea, apirila 12, 2016

Tailerra

Trukaketa




Apirilaren 8ko asteburuan Vilafranca del Penedésko "Clau de Sons" musika eskola izan genuen gurean. Aralar Udal Musika Eskolarekin batera antolatutako egonaldi  “trukaketa” izan da eta guztiok bat datoz esperientzi “itzela” izan dela adierazterakoan.

Ostiral gauean Lekunberrira iritsi ziren Vilafrancako 25 ikasle eta 3 irakasleak. Bertan itxaroten zeudenak ongi etorri beroa egin zieten eta une horretan bertan egonaldia ahaztezina izango zelaren sentsazioa zabaldu zen bertakoen artean. Hortik Araitz, Atallu, Eltzaburu, Etxarri, Betelu, Leitza eta Lekunberriko 14 familiatan banatu ziren.



osteguna, apirila 07, 2016

Trukaketa eta kontzertua



Vilafranca del Penedésko "Clau de Sons" musika eskolarekin egingo dugun elkar trukaketa dela eta, datorren ostiralean, apirilaren 8an, bertako ikasleak izango ditugu gurean.
"CLAU DE SONS" Musika Eskola, 40.000 biztanle inguru dituen Vilafranca del Penedés-en kokatutako musika eskola da.