asteazkena, martxoa 23, 2022

Audizioak

 

Urtero bezala aurten ere, gure jardueren artean AUDIZIO-KONTZERTUAK izango ditugu. Hori dela eta, honen inguruko informazioa helarazi nahi dizuegu:


1. Iazko moduan eta salbuespenak badira ere, zonalde bakoitzean bertako tresna, talde instrumentalak eta abesbatzak arituko dira.

2. Horretarako, kontzertuak modu eskalonatuan gauzatuko dira arratsalde batean zehar (hainbat arratsaldetan banatu ditugu zonalde batzuetan), ordutegi zehatz bat jarraituz.

3. Kontzertuak EZ dira bideoan grabatuko.

4. Ez dugu pandemiari lotutako aforo mugarik izango, hala ere, musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

5. Abesbatza kontzertua izango den tokietan, hau hasi aurretik, emanaldi lekuak hustuko dira, kontzertu aurreko entsegua egin ahal izateko.

6. Audizioak izango diren egunetan (martxoak 28-31 bitartean):

  • Emango diren klase bakarrak Haur-Hezkuntzakoak izango dira (kasuren batean agian ordutegi aldaketaren batekin; aldaketa hauek, irakasleek jada zuekin hitz egin badute ere, mailez gogoraraziko zaizkizue).
  • Berrekurapen klaseren bat ere emango da (hau ere mailez jakinaraziko zaizue inplikatuei). 
  • Apirilaren 1ean, klaseak normaltasunez emango dira.

7. Iaz bezala, audizioak blokeetan banatuko dira. Blokeak iraun bitartean, ezingo da sartu-irtenik egin, kontzertua behar bezala aurrera eraman ahal izateko.

8. Ikasleak, norberaren kontzertua baino 10 minutu lehenago egon beharko dira emanaldia egingo den lekuan, audizioak ahalik eta puntualen hasi ahal izateko.

9. Atxikita dituzuen karteletan duzue audizio bakoitzari dagokion informazio guztia.