asteazkena, iraila 07, 2016

Ongi etorri 2016/2017 ikasturtera.

Guraso eta ikasle agurgarriak, ongi etorri 2016/2017 ikasturtera.
Aurtengo matrikulazioa iazkoaren berdintsua izan da eta gogotsu gaude dugunari eusteko eta
erronka berriei ekiteko.

Aurtengo klase hasiera: IRAILAREN 19an (astelehena)

Informazio hau ikasle guztiei bidaltzen dizuegu eta sailkatu egin dugu errazago ulertu dadin:

IKASLE GUZTIENTZAT INFORMAZIOA

BEREZIKI TRESNAKO IKASLEENTZAKO INFORMAZIOA
  •  Herriz herri egiten diren tresnako bilerak, lehenengo aldiz tresna hartu edota tresna berria hartu duten ikasleen gurasoekin egingo dira.
  • Bilera hauetarako deialdia ondorengo egunetan jasoko duzue, baina, irailaren 13an (asteartea) izango direla aurreratzen dizuegu.

BEREZIKI HAUR HEZKUNTZAKOENTZAT INFORMAZIOA
(2010 , 2011 eta 2012. urteetan jaiotakoak)

Ikasle hauen gurasoekin BILERA INFORMATIBOAK egingo dira herri ezberdinetan.

HERRIA                     DATA                    TOKIA                    ORDUA
Goizueta                   Irailak 13             Eskola Publikoa        15:00-15:45
Leitza                       Irailak 13             Anpliazioa                 16:30-17:15
Lekunberri               Irailak 13             Mitxausenea              18:15-19:00
Ultzama                   Irailak 14             Gizarte Etxea             15:00-15:45
Basaburua                Irailak 14             Oihantzabal Eskola   16:30-17:15
Betelu                      Irailak 14              Indianoetxea             18:00-18:45

Eskerrik asko.

Ongi etorri Kurtso berrira


Oporrak bukatu egin dira eta, berriz, elkar ikusiko dugu.  Ilusio eta indar berrituekin ekingo diogu  kurtsoari.