ostirala, iraila 09, 2022

Aurtengo ordutegiak (2022-2023)



Ordutegiak egiten aritu garenean, zuen aldetik jaso ditugun oharrak gure iharduerarekin uztartzen ahalegindu gara eta maila handi batean lortu dugula jakinarazten dizuegu.

Jakin ere, iazko irakasle talde berberak jarraitzen badugu ere, Luisa irakaslea baja da oraindik. Bera bueltatu arte, lanaldia batzuk jada ezaguna duzuen Irune irakasleak eta gure beste irakasle batzuen artean egingo da.

Bestalde, urtero gertatzen zaigun moduan, antolamendu kontuak direla eta, zenbait ikaslek irakasle aldaketa dutela ikusiko duzue.

Azkenik, ordutegien inguruko edozein eskaera edo ekarpen egin nahi izanez gero, mailez egitea ezinbestekoa dela jakinarazten dizuegu.


Aurtengo klase hasiera: IRAILAREN 19an (astelehena)


Oharra: zerrendatan ikasle baten izena aurkitzeko, gogoratu Ctrl+B edo Ctrl+F sakatuz eta abizena idatziz, bere ordutegia modu azkarrean aurkituko duzuela.


Ordutegiak

Araitz-Betelu

Basaburua

Goizueta

Leitza

Lekunberri-Larraun

Ultzama


asteazkena, maiatza 18, 2022

Matrikulazioa 2022/2023

Hemen dator aurtengo matrikulazio kanpaina: maiatzaren 23tik ekainaren 5era izango da.  

Aurten, matrikula egiteko bi aukera izango dituzue:

  1. Jarraian datorren formularioa beteaz. Formularioa bete ondoren, erantzun automatikoa jasoko duzue.
    Hau gordetzea komeni da.
    MAIATZAREN 23tik AURRERA AKTIBATUKO DA,
    LEHENAGO MATRIKULA EGITEN SAIATUZ GERO, SISTEMAK BERAK EZ DU MATRIKULA EGITEN UTZIKO.

 https://forms.gle/BsELfgR9CHVFvniB9

  1. Udaletxeetan, inprimakia beteaz.


* Atez eta Odietako ikasleak, beti bezala, Ultzamako udaletxean egin beharko duzue matrikula. 


Kontutan izan aurten ez dela mail bidezko berritze automatikoa onartuko eta kasu guztietan,
ezinbestekoa izango dela aurrean aipatutako prozeduretako bat erabiltzea


Honen guztiaren inguruan hainbat informazio garrantzitsu atxikita bidaltzen dizuegu:


  1. Matrikula egiteko prozeduraren inguruko hainbat informazio, talde instrumentalaren inguruko
    informazio garrantzitsua barne.

  2. Matrikulazio oinarriak.

Azkenik esan, Workspace plataforma dela eta, jakin, beharrezkoa ez dugun bitartean, ez ditugula
ikasle bakoitzari dagokion konturik sortuko. Honen haritik, Hezkuntza departamentuak horrela erabakita,
educacion.navarra.es adiera duten mail helbideak erabiliz, eskaintzen diren elementu guztiak bideragarri
izango ditugu.


 
 
 

Tematikoaren entseguetako informazio zehatza


 
 Gogoratu, ikasle bakoitzari egokitzen zaion ordutegia baino 10 minutu lehenago egotea komeni dela. 
 
 

  

asteazkena, martxoa 23, 2022

Audizioak

 

Urtero bezala aurten ere, gure jardueren artean AUDIZIO-KONTZERTUAK izango ditugu. Hori dela eta, honen inguruko informazioa helarazi nahi dizuegu:


1. Iazko moduan eta salbuespenak badira ere, zonalde bakoitzean bertako tresna, talde instrumentalak eta abesbatzak arituko dira.

2. Horretarako, kontzertuak modu eskalonatuan gauzatuko dira arratsalde batean zehar (hainbat arratsaldetan banatu ditugu zonalde batzuetan), ordutegi zehatz bat jarraituz.

3. Kontzertuak EZ dira bideoan grabatuko.

4. Ez dugu pandemiari lotutako aforo mugarik izango, hala ere, musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

5. Abesbatza kontzertua izango den tokietan, hau hasi aurretik, emanaldi lekuak hustuko dira, kontzertu aurreko entsegua egin ahal izateko.

6. Audizioak izango diren egunetan (martxoak 28-31 bitartean):

  • Emango diren klase bakarrak Haur-Hezkuntzakoak izango dira (kasuren batean agian ordutegi aldaketaren batekin; aldaketa hauek, irakasleek jada zuekin hitz egin badute ere, mailez gogoraraziko zaizkizue).
  • Berrekurapen klaseren bat ere emango da (hau ere mailez jakinaraziko zaizue inplikatuei). 
  • Apirilaren 1ean, klaseak normaltasunez emango dira.

7. Iaz bezala, audizioak blokeetan banatuko dira. Blokeak iraun bitartean, ezingo da sartu-irtenik egin, kontzertua behar bezala aurrera eraman ahal izateko.

8. Ikasleak, norberaren kontzertua baino 10 minutu lehenago egon beharko dira emanaldia egingo den lekuan, audizioak ahalik eta puntualen hasi ahal izateko.

9. Atxikita dituzuen karteletan duzue audizio bakoitzari dagokion informazio guztia.

 

 









 





 

asteazkena, otsaila 16, 2022

Pandero ikastaroa


Mezu honen bitartez, Panderoa ikasteko interesa duzuen guztioi zuzendutako ikastaroaren inguruko informazioa helarazi nahi dizuegu.

Musika eskolak unean uneko eskaerei erantzuten saiatzen da eta zentzu honetan, hemen gara proposamen berri honekin.

Jakin, izena aurretik emateko epea otsailaren 23an amaituko dela eta horretarako ez dela inolako ordainketarik egin behar. Informazio guztia esku artean eta zehaztuta dugunean, jarriko gara zuekin harremanetan eta orduan erabakiko duzue ikastaroan parte hartu nahi duzuen ala ez. Informazio gehiago atxikita duzuen kartelean aurkituko duzue.

Beraz, ondorengo esteka soilik betez, izena eman eta animatu!

https://forms.gle/v2xy3Jr2AzajZHsWA

Mila esker eta ongi izan

Aralar Udal Musika Eskola
 

 

astelehena, urtarrila 10, 2022

Musika eta Mugimendua” tailerra


Aralar Udal Musika Eskolatik, “Musika eta Mugimendua” tailerraren inguruko informazioa helarazteko asmoz jartzen gara zurekin kontaktuan.

Musikaren inguruko heziketa integral baten apustua egiten dugu, txikienekin hasi eta adinean mugarik ez duen hezkuntzaren aldekoa hain zuzen.

Interesa duzuenok, honako informazioa adierazi behar duzue:

    • Haurraren izen abizenak
    • Jaiotze data
    • Herria
    • Gurasoren baten izena
    • Telefono zenbakia
    • Helbide elektronikoa

Atxikitako dokumentuetan duzue informazio gehiago.

Animatu zaitezte!

Leitzako tailerra

Beste zonaldeen tailerra