asteartea, otsaila 27, 2024

Entzunaldiak


Urtero bezala aurten ere, gure jardueren artean MUSIKA ENTZUNALDIAK izango ditugu. Hori dela eta, honen inguruko informazioa helarazi nahi dizuegu:

1. Iazko moduan eta salbuespenak badira ere, zonalde bakoitzean bertako tresna eta talde instrumentalak arituko dira.

2. Horretarako, kontzertuak modu eskalonatuan gauzatuko dira arratsalde batean zehar (hainbat arratsaldetan banatu ditugu zonalde batzuetan), ordutegi zehatz bat jarraituz.

3. Audizioak izango diren egunetan (martxoak 6,7 eta 11,12 egunetan):
  • Emango diren klase bakarrak Haur-Hezkuntzakoak izango dira (kasuren batean agian ordutegi aldaketaren batekin; aldaketa hauek, irakasleek jada zuekin hitz egin badute ere, mailez gogoraraziko zaizkizue).
  • Berreskurapen klaseren bat ere emango da (hau ere mailez jakinaraziko zaizue inplikatuei).
  • Bi aste hauetako gainerako egunetan, klaseak normaltasunez emango dira.
4. Iaz bezala, audizioak blokeetan banatuko dira. Blokeak iraun bitartean, ezingo da sartu-irtenik egin, kontzertua behar bezala aurrera eraman ahal izateko.

5. Ikasleak, norberaren entzunaldia baino 10 minutu lehenago egon beharko dira emanaldia egingo den lekuan, audizioak ahalik eta puntualen hasi ahal izateko (salbuespenen bat balego jakinaraziko zaizue).
 
6. Atxikita dituzuen bi karteletan duzue audizio bakoitzari dagokion informazio guztia. Datozen egunetan, gure sare sozialetan ere eskura izango duzue. Aldaketaren bat sortuko balitz, bertan eguneratuko dugu.