2018(e)ko martxoaren 28(a)

ARGAZKIAK eta EGITARAUAK Audizio Astea 2018







Audizio astea joan zaigu jada eta eskerrak eman nahi dizkizuegu bertan musikari moduan parte hartu duzuen guztioi eta entzule bezala gure emanaldietara etorri zaretenei.

ARGAZKIAK eta EGITARAUAK

Bideoak ere grabatu ditugu bainan horiek aurreragoko utziko ditugu.
Eskerrik  asko!

2018(e)ko martxoaren 20(a)




Instrumentu ezberdinen errepertorioarekin gozatzeko aukera.

MARTXOAK  21 Asteazkena: Larraintzarko Eskolako Jantokian
16:45 Gitarra
   18:45 Trikitixa 


MARTXOAK 22 Osteguna: Jauntsaratsko "Apezetegiberriko Ganbaran" 
18:00 Perkusioa 


MARTXOAK 23 Ostirala: Lekunberriko Elizan
18:00 Pianoa 


Martxoak 26 Astelehena: Leitzeko Zinean
Talde Instrumentala  (Pop-Rock)
17:45 Gaztetxoak
19:00 Handiak


MARTXOAK 27 Asteartea: Beteluko Elizan
17:30 Akordeoia
18:30 Haizea (Saxofoia, Zeharkako Txirula, Txistua)




 Eskerrik asko Araitz, Atez, Basaburua, Betelu, Goizueta, Larraun, Leitza, Lekunberri,Odieta eta Ultzamako udaletxeei zein Nafarroako Gobernuari, urtean zehar ematen duten laguntza ekonomikoagatik. 




2018(e)ko martxoaren 19(a)

2018(e)ko martxoaren 14(a)

Haur Kantari Jaialdia


Joan den larunbatean "Haur/Gaztetxoen Kantari Jaialdia" ospatu zen Antsoaingo antzokian.
Gure musika eskolan ikasten duten hiru haur bertan izan ziren bakarlari eta bikote moduan abesten,
Natxo de Esteban piano-jotzailaren laguntzarekin.

Lekunberriko Luzia Peñak  “Argia da” abestu zuen.

 Leitzatik berriz, Garazi Zabaleta eta Leire Barinagarrementeria bikote moduan aritu ziren “Non zaude” kanta eskeiniz.
Apirilaren 21ean, larunbata, edizio honen azken kontzertua izanen dugu Barañaingo Aretoan eta bertan Luzia Peñak hartuko du parte beste behin kanta berdina abestuz.

2018(e)ko martxoaren 1(a)

Aralarreko ikasleak Andoaingo piano jaialdian

Joan den asteburuan 13. Andoaingo Piano Jaialdia ospatu zen. Bertan, Euskal Herriko herri askotako 7 eta 18 urte arteko 700 parte-hartzaile baino gehiago elkartu ziren. Bakarlari, 4 eskuentzako duo eta 6 eskuentzako hirukoteek Gipuzkoako herri honetako Bastero kultur-zentroaren aretoetan jo zuten kategoria ezberdinetan banatuta piano-jotzailen adinaren arabera. Konposizio klasiko zein modernoak biltzen zituen errepertorio zabalak entzulei gozarazi zien larunbat eta igandean zehar hainbeste musikari entzun ahal izateko programatutako 29 saioetan. Gazteen artean, Goizuetako Uxue Rodríguez, Eneritz Salaberria eta Paula eta Nerea Etxeberria ahizpak zeuden. Lehenengoek 4 eskuentzako modalitatean parte hartu zuten, ahizpek berriz, bakarlari moduan. Azpimarratzekoa da, azken hauek zilarrezko domina irabazi zutela dagokien kategorian eta Uxue eta Eneritzek brontzezkoa duo bezala beraien mailan. Zorionak gure artista gazteentzat!

Facebook webgunean jaialdiari buruzko informazio gehiago aurki dezakezue eta itxiera-kontzertuari dagokion bideo berezi hau.

Nerea jotzen ari zela
Etxeberriatarrak diploma eta dominak erakusten
Paula
Eneritz eta Uxue 4 eskuentzako kategorian
 Lau ikasleak Luisa San Sebastián irakaslearekin Goizuetako piano gelan