larunbata, abendua 02, 2017

Euskararen Egunean Musikaz blai

 Abenduak 1ean Lekunberriko Kantinan izan ginen. Beste eragile batzurekin batera musika eskolako kideek beraien onena eman zuten euskararen egunaren aldeko jaialdian. Eguraldia hotz bainan   giroa bero!






asteazkena, azaroa 29, 2017

Goizuetako trikitilariek Goizuetako feria alaitzen

Joan den larunbatean, azaroaren 25ean, 14. aldiz ospatu zen Goizuetako azienda, artisau eta nekazal feria. Bertan, artisauen erakusketez gozatu ahal zen hurbildu zen jendea eta noski, ohikoa den bezala, Goizuetako trikitilariak azoka animatzen aritu ziren goizean zehar. Hor egon ziren gure ikasle gazteak giroa alaitzen. Hona hemen argazki batzuk gure artistekin protagonista moduan.


 

ostirala, urria 20, 2017

Musika eskolako ikasleak Lekunberriko jaietan


Berriro ere, beste aukera bat sortu zen gure musika eskolako ikasle batzuek instrumentuak kalera ateratzeko. Kasu honetan, gure trikitixak Lekunberriko jaietako "pintxo eguna" alaitzen aritu ziren. Hau da giroa!!



Valentziakoen bisitaldiaren argazkiak

Urriko 6tik 8ra Valentziako abesbatza gazteak bisita itzuli ziguten eta gure gastronomiaz gozatzeaz gain, Peru Harri bisitatu, Mendukilo leizeak ezagutu, abestu eta dantzatu ere egin zuten. Asteburu ederra izan zen eta hurrengo estekan gurean izandako egonaldiaren inguruko argazki eta bideoak eskuragarri dituzue, Valentziako arduradunek eskainita.
https://escolacoralvgaos.wordpress.com/ 

asteazkena, urria 04, 2017

Abesbatza-trukea


Dakizuen bezala, joan den kurtsoan, gure eskolako ikasle batzuk Valentziara joan ziren Escola Coral CP Vicente Gaos abesbatzarekin adostu zen trukea dela eta.
Han bertan familien partetik harreraz eta antolatutako ekintzez gozatu zuten gure ikasleek.
Datorren asteburuan bisitaldia itzuliko digute ikasle valentziarrek eta modu berdinean, hemengo ikasle familia batzuek hartuko dituzte. Bestalde, ekintza batzuk antolatu ditugu gure ingurukoaz gozatzeko. Larunbat goizean Peru Harrira joango gara eta bazkaldu ondoren Mendukilo leizeetara mugituko gara, non abesteko aukera izango duten bertatko akustika probetxu ateraz. Igande eguerdian, Leitzako zinean eskainiko dugu kontzertu bat elkarrekin eta gonbidatuta zaudete, noski!!

larunbata, iraila 09, 2017

Kurtso berria (2017-2018)

Guraso eta ikasle agurgarriak, ongi etorri 2017/2018 ikasturtera.
Uda ondoren gogotsu gaude ikasturte berriari ekiteko.

Aurtengo klase hasiera: IRAILAREN 18an (astelehena)

Informazio hau ikasle guztiei bidaltzen dizuegu eta sailkatu egin dugu errazago ulertu dadin:

IKASLE GUZTIENTZAT INFORMAZIOA

* Ordutegi guztiak musika klaseak ematen ditugun eskola zein kultur eraikinetan jarriko ditugu.
* Web orrialdean ere laster izango dituzue ikusgai.
* Ikasgai batzuetan irakaslearen izena ez dela agertzen ikusiko duzue.

Iazko irakasle gehienak jarraitzen dugun arren, batzuk lantokiz aldatu eta ez dute gurekin jarraituko.
Une honetan, irakasle berrien kontratazio prozeduran murgilduta gaude.

TRESNA IKASLEENTZAT INFORMAZIOA

* Herriz herri egiten diren tresnako bilerak, lehenengo aldiz tresna hartu edota tresna berria hartu duten
ikasleen gurasoekin egingo dira.
* Bilera hauek irailak 13an izango dira, asteazken arratsaldez; atxikita bidaltzen dizuegun
dokumentuan zehaztuko zaizue zein orduan izango den.

HAUR HEZKUNTZAKOENTZAT INFORMAZIOA

(2011, 2012 eta 2013. urteetan jaiotakoak)
Bideo bat prestatu dugu Haur Hezkuntzako zikloan ditugun helburuak adieraziz.
Aurkezpen hau, datorren astelehenetik aurrera bidaliko zaizue.
Hala ere, irakaslearekin zalantza edota edozein beharrez hitz egiteko nahia baduzue,
idatzi eskolara eta laster jarriko gara zuekin kontaktuan.

Ordutegiak

Araítz-Betelu
Basaburua
Goizueta
Leitza
Lekunberri-Larraun
Ultzama

Bilerak 

Araitz-Betelu
Basaburua
Goizueta
Leitza
Lekunberri-Larraun
Ultzama 

asteazkena, ekaina 21, 2017

Beteluko kontzertu tematikoaren kronika

Aurreko ostiralean ikasturteko azken kontzertu tematikoa eskeini genuen.
Ibilbide oparo honi amaiera emateko aukeratutako herria Betelu izan zen eta bailarako Araitz Beteluko ikasleaz gain Lekunberri-Larraun eta Leitzako ikasleak ere aritu ziren. Guztira 90 ikasle, 90eko hamarkadari eskeinitako kontzertuan.
Beteluko elizara jendetza hurbildu zen eta kontzertu honen inguruan aurreko asteetan sortutako ikusmina primeran asetuta geratu zen.
Zorionak guztiei eta uda ona pasa!


asteartea, ekaina 13, 2017

Basaburua eta Lekunberriko kontzertuen kronika

Aurreko astean Basaburua eta Lekunberriko ikasleen kontzertua izan genuen. Aurtengo kontzertuaren tema 90eko hamarkada zen eta hori ardatz hartuta guraso zein ikasleek bozka prozesu baten ondorioz hautatutako urte horietako abesti batzuk entzun ziren. Instrumentu zein ahotsak entzun ahal ziren eta ikasleek erakutsi zuten zeinen ongi moldatzen diren oholtzaren gainean. Basaburuko kontzertuan triki talde eta talde instrumentaleko ikasleak gehitu ziren baita hizkuntza musikaleko ikasleen ahotsak ere. Publikoak musikaz gozatu zuen, dudarik gabe.
Bi herrietan emanaldiak arrakastatsuak suertatu ziren!


Beteluko kontzertu tematikoaren kartela

Dakizuen bezala, ostiral honetan, ekainaren 16an, Betelun, kurtso honetako kontzertu tematikoa ospatuko dugu. Hemen duzue kartela.

Anima zaitezte eta zatozte gure ikasleak animatzera baita 90eko hamarkadako musikaz gozatzera!!

asteartea, ekaina 06, 2017

Goizueta eta Leitzako kontzertuen kronika

Aurreko astean Leitza eta Goizuetako ikasleen kontzertua izan genuen. Kontzertuaren ildoa zuzeneko irrati saioa izan zen eta hori ardatz hartuta guraso zein ikasleek bozka prozesu baten ondorioz hautatutako 90eko hamarkadako temak entzun ziren. Goizuetako kasuan horietaz gain perkusio taldeak edota trikitixa taldeek ere protagonismoa izan zuten. Leitzan aldiz formazio instrumentalak eta haur zein gazte abesbatzen parte-hartzea izan zen.
Bi herrietan emanaldiak arrakastatsuak suertatu ziren!


larunbata, ekaina 03, 2017

Beteluko kontzertu tematikorako 2. entsegua

Araitz-Beteluko “90eko hamarkadako musika” kontzertu tematikoa, datorren ekainaren 16an, arratsaldeko 19:00etan, Beteluko elizan izango da.

Jakin ezazue, kontzertuan parte hartu ahal izateko, gutxienez entsegu batera joatea derrigorrezkoa dela. Jarraian duzue, 2. entseguaren eguna eta ordutegia:


EGUNA: EKAINAREN 15ean, OSTEGUNA
ORDUA: 17:00-19:15
TOKIA: INDIANOETXEA
KANTEN ORDENA: AURREKO ENTSEGUAN BEZALAKOA IZANGO DA.

           
17:00-17:15
ZORTZI ORDUKO EKAITZA
17:15-17:30
LOSING MY RELIGION
17:30-17:45
ZOMBIE
17:45-18:00
WONDERWALL
18:00-18:15
IF I EVER LOSE
18:15-18:30
HIK LAN ETA NIK JAI
18:30-18:45
I WILL ALWAYS LOVE YOU
18:45-19:00
NOTHING ELSE MATTERS
19:00-19:15
CORAZON ESPINADO