larunbata, apirila 18, 2020

Baratze bat bideo grabaketa

Kaixo!
Musika eskolatik bideo polit bat egiteko proposamena dugu.
Osatuko al dugu abesbatza erraldoi bat?
Guztion artean (ikasle, irakasle eta gurasoak baita ere) “Baratze bat” abestia kantatzea proposatzen dizuegu.
Guztion partehartzearekin egingo dugun bideo muntaia ederra suertatu daiteke eta munduari erakutsiko diogu egoera txarrak gainditzeko abestea bezalakorik ez dagoela.
Animatzen zara?

Hemen duzu informazio guztia:


Baratze bat (Mp3)
Instrukzioak




Hau da egün ederra
Mila txoriek kanta
Tziauri enerregina
Besoak zuri ditizüt para

Baratze bat nahi deizüt egin
Amets segretüenekilan
Liliak egün jauntzi ederrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan

Gaü beltz ta sakonetik
Elkitzen naük hoztürik
Bihotza hain tristerik
Hitaz üsü berantetsitürik

Baratze bat nahi deizüt egin
Amets segretüenekilan
Liliak egün jauntzi ederrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan