osteguna, maiatza 21, 2020

Matrikulazio kanpaina

 

Kaixo: 

Hemen dator aurtengo matrikulazio kanpaina: maiatzaren 25etik ekainaren 7ra izango da. 
Aurten, gure ikasleak zaretenak, matrikula hiru modutan egiteko aukera izango duzue:
  • Mail bitartez, modu errazean, heldu den ikasturtean musika eskolan matrikulatuta jarraitu nahi duzuela adieraziz.
  • PDF formatuan dagoen matrikula bete eta eskolara mail bitartez bidaliaz.
  • Udaletxeetan.
 * Atez eta Odietako ikasleak, beti bezala, Ultzamako udaletxean egin beharko duzue matrikula.
Oso garrantzitsua: gaur egun, udal bulego batzuk jendearen harrerarako zerbitzua itxita dute eta beste batzuk berriz, irekita. Edozein kasuetan eta bulegoa irekita egongo balitz ere, azpimarratu nahi dugu modurik egokiena eta osasun arriskurik gutxien suposatzen duena matrikula posta elektronikoaren bitartez egitea dela. 
 Honen guztiaren inguruan hainbat informazio garrantzitsu atxikita bidaltzen dizuegu:

OSO GARRANTZITSUA COVID 19 EGOERAN
Datorren ikasturteari begira, Covid-aren ingurutik izan daitekeen egoera dela eta,   agian batzuk zalantza ezberdinak izan ditzakezue matrikula egiterako garaian.  Hona hemen kontutan izan beharreko zenbait gauza:
·        Matrikula egiteak, plaza erreserba  suposatzen du. Zentzu honetan, ekainaren 30a arte matrikula deuseztatzeko aukera duzue inongo errekargurik gabe. Zalantzan bazaudete, guk matrikula epearen barnean egitera animatzen zaituztegu.
·        Azken hilabeteetan eduki dugun egoera dela eta, hainbat datu biltzen eta erregistratzen gabiltza. Estamentu ezberdinekin bilduko gara gai ezberdinak jorratzeko eta bertan hartzen diren erabaki guztiak, ekainaren 30a baino lehen helaraziko zaizkizue.
·        Ekainaren 30erako, zuen erabakia hartzeko nahikoa informaziorik izan ezean, edota jasotzen duzuen informazioaren arabera, datorren ikasturtean ez matrikulatzea erabakitzen baduzue, aipatutako epean, dena bertan behera uzteko aukera izango duzue.
Ongi izan!

asteazkena, maiatza 20, 2020

Tresna hautaketa

HELDU DEN IKASTURTERAKO ZURE SEME ALABAK TRESNA AUKERATUKO DU.

Hementxe idazten dizugun informazioa gure ezagutza eta esperientzian oinarrituta dago eta baliagarria izango zaizulakoan gaude.