asteazkena, maiatza 18, 2022

Matrikulazioa 2022/2023

Hemen dator aurtengo matrikulazio kanpaina: maiatzaren 23tik ekainaren 5era izango da.  

Aurten, matrikula egiteko bi aukera izango dituzue:

  1. Jarraian datorren formularioa beteaz. Formularioa bete ondoren, erantzun automatikoa jasoko duzue.
    Hau gordetzea komeni da.
    MAIATZAREN 23tik AURRERA AKTIBATUKO DA,
    LEHENAGO MATRIKULA EGITEN SAIATUZ GERO, SISTEMAK BERAK EZ DU MATRIKULA EGITEN UTZIKO.

 https://forms.gle/BsELfgR9CHVFvniB9

  1. Udaletxeetan, inprimakia beteaz.


* Atez eta Odietako ikasleak, beti bezala, Ultzamako udaletxean egin beharko duzue matrikula. 


Kontutan izan aurten ez dela mail bidezko berritze automatikoa onartuko eta kasu guztietan,
ezinbestekoa izango dela aurrean aipatutako prozeduretako bat erabiltzea


Honen guztiaren inguruan hainbat informazio garrantzitsu atxikita bidaltzen dizuegu:


  1. Matrikula egiteko prozeduraren inguruko hainbat informazio, talde instrumentalaren inguruko
    informazio garrantzitsua barne.

  2. Matrikulazio oinarriak.

Azkenik esan, Workspace plataforma dela eta, jakin, beharrezkoa ez dugun bitartean, ez ditugula
ikasle bakoitzari dagokion konturik sortuko. Honen haritik, Hezkuntza departamentuak horrela erabakita,
educacion.navarra.es adiera duten mail helbideak erabiliz, eskaintzen diren elementu guztiak bideragarri
izango ditugu.


 
 
 

Tematikoaren entseguetako informazio zehatza


 
 Gogoratu, ikasle bakoitzari egokitzen zaion ordutegia baino 10 minutu lehenago egotea komeni dela.