larunbata, martxoa 14, 2020

Ohar garrantzitsua!

Kaixo;
Jada dakizuen bezala, COVID19a dela eta, hezkuntza jarduera 
presentzial guztiak bertan behera geratzeko agindua etorri da Nafar 
Gobernutik. Agindua 15 egunetarako da printzipioz, baina egoeraren arabera, luzatu egin daiteke. Gaur goizean horrela jakinarazi diegu 
gure udal agintariei.

Honen aurrean, ondorengoak adierazi nahi dizkizuegu:
1.   Musika Eskolako klase presentzial guztiak bertan behera geratuko 
dira aginduak dirauen bitartean.
2.   Musika Eskolako irakasleak ohiko ordutegian lan egingo dugu.
3.   Musika Eskolako bulegoarekin kontaktatzeko mail bitartez edo 
telefonoaren erantzungailuan mezua utziaz egin beharko duzue.
4.  Jarraipen akademikoa helburutzat hartuta, gaur goizeko klaustroan 
honakoa erabaki da:

Martxoaren 16tik  27ra (hau barne)

a) klaseak on-line eta gure eskura ditugun teknologia berriak erabiliz 
ematen saiatuko gara.  Mail edo bideo konferentzia dira baliabide 
egokienak baina beste batzuk ere izan daitezke.
b) Ikasgaia ezberdinen berezitasuna kontutan hartuta irakasleak modu 
bateko edo besteko planteamendua luzatuko dizue.
d) Irakasleak, zuen seme-alabei dagokien  klase ordutegian on-line edo 
telefono bitartez kontaktuan jarriko dira zuekin.
Hauxe astelehenetik aurrera izango da eta beti ere, esan bezala, zuen 
klase egunean eta ordutegian.
Adibidez: "saxofoiko klasea, nire alabak astearteetan 17:30ean izaten 
badu irakasleak egun eta ordu horretan kontaktatuko luke nirekin, 
klase hori etxetik egin ahal izateko". Horrela, ordutegietan ez dugu 
zapalkuntzarik izango.

Ikasle gazteen kasuan, batzuk beraien telefono propioa dute eta zuek 
eragozpenik ez baduzue behintzat, irakasleak zuzenean beraiekin 
kontaktatuko du.

Guztion etxeetan tresneri teknologikoaren edukiera maila ezberdina da 
eta saiatuko gara zuen baldintzetara egokitzen.

Dudarik gabe, neurri zailak edo bereziak dirudite baina, ohi dugun 
bezala, egoera berrietara egokitzeko ahaleginak egingo ditugu eta ziur 
gaude honetatik ere ondorio interesgarriak jasoko ditugula.

Azken bi ohar:
1.      Abesbatzako kontzertua ez da Martxoaren 28an egingo. (Begi bistan 
denez, data ezin dugu orain erabaki).
2.      Lekeitiora, maiatzaren 9an Abesbatza Gaztea eta Talde Instrumental 
batzurekin egin nahi zen bidaia bertan behera geratu da eta aurtengo 
ikasturtean ez da egingo. Hau, Lekeitioko Udalaren erabakia izan da. 
(Bidaiariekin, laster jarriko gara zuekin kontaktuan).

Gure aldetik,  egitasmoa aurrera eramateko zuen konpromezua eskatzea 
besterik etzaigu falta.
Animo guztioi.