osteguna, maiatza 10, 2018

GARRANTZITSUA! Entsegu eta kontzertuei buruzko informazioa

Sarrera honetan Araitz-Betelu, Basaburua, Lekunberri-Larraun, Leitza eta Ultzamako entsegu eta kontzertuen antolamenduari buruzko informazioa aurkutiko duzue. Goizuetari dagokionez, beste sarrera batean izanen duzue.
Ekainean izandako ebaluazioaren ondorioz, zenbait berrikuntza sartzea adostu
genuen denen antolamendua errazteko asmoarekin. Hona hemen aurtengoari dagozkion
xehetasunak:
1. Aurtengo kontzertuaren izenburua “Amerikako Musika” da. 9 tema moldatu dira eta
jada, zuen seme-alabak hauek prestatzen ari dira.
2. Azken aldian dugun joerari jarraituz, paperezko oharrak ematea saihestu nahi dugu
ahal dugun neurrian. Hori dela eta, hemen idazten direnak kontutan hartzeko
eskatzeaz gain, informazio guztia eguneratua gure web orrialdean jarriko dugu. Beraz,
hau kontsultatzeko eskaera egin nahi dizuegu informazio eguneratua izan dezazuen.
Helbidea, ondorengoa da: www. aralar.org
3. Kontzertu guztiak ekaineko 2. eta 3. asteetan egingo dira, bi 2. astean eta beste guztiak
3. astean. Honen aurretik, kontzertu bakoitzeko 2 entsegu izango dira eta beti bezala,
kontzertuan parte hartu ahal izateko, gutxienez horietako batera joatea derrigorrezkoa
izango da.
4. Entsegu orduetan mantenduko diren klase bakarrak haur hezkuntzakoak izango dira.
Beraz, instrumentu, hizkuntza musikala, abesbatza eta talde instrumentaleko saioak
bertan behera geratuko dira entseguak irauten duen bitartean.
5. Kanta bakoitzaren entseguari 15 minutu eskainiko zaizkio eta web orrialdean
zintzilikatuko dugu ordena eta bakoitzaren ordutegi konkretua. Dena behar bezala
joateko, kanta bakoitza hasi baino 10 minutu lehenago bertan egotea komeni da.
Gogoratu ere, garrantzitsua dela beharrezko partiturak edota irakasleek eskatutakoak
eramatea.
6. Beti bezala, partaidetzaren inguruko edo bestelako zalantzaren bat baduzue,
irakaslearengana jotzea duzue egokiena.
7. Ekaineko 3. astean klase guztiak bertan behera geratuko dira. Beraz, ekainaren
11etik 15era ez da klaserik egongo, kontzertuak bakarrik izango ditugu.
8. Salbuespenak: arrazoi ezberdinengatik, entsegu garaian edota kontzertu astean
irakasleren batek klaseren bat eman behar badu, irakaslea bera arduratuko da
zuzenean inplikatuei jakinarazteaz.
9. Ebaluazio datak egutegian ageri diren bezala mantenduko dira
10. Jarraian zonalde bakoitzeko entsegu eta kontzertuei dagozkien data eta ordutegiak: 

ARAITZ-BETELU
• 1go entsegua: maiatzak 24, osteguna
• 2. entsegua: ekainak 7, osteguna
• Bi entseguen ordutegi orokorra: 17:00-19:15. Aipatu bezala, kanta bakoitzaren
ordutegi zehatza web orrialdean zintzilikatuko da
• Kontzertu eguna: ekainak 15, ostirala
• Kontzertu ordua: 18:30
• Entsegu tokia: Indianoetxean
• Kontzertu tokia: Arribeko elizan
• Entseguetarako kanten ordena:

17:00-17:15 LA CALANDRIA
17:15-17:30 MAS QUE NADA 
17:30-17:45 TIGUIDOU PACK-SACK
17:45-18:00 CLEOPHA
18:00-18:15 EL CONDOR PASA
18:15-18:30 LIBERTANGO
18:30-18:45 COULD YOU BE LOVED
18:45-19:00 OJALÁ QUE LLUEVA CAFÉ
19:00-19:15 WHAT A WONDERFUL WORLD

BASABURUA
• 1go entsegua: maiatzak 21, astelehena
• 2. entsegua: ekainak 4, astelehena
• Bi entseguen ordutegi orokorra: 17:00-18:15. Aipatu bezala, kanta bakoitzaren
ordutegi zehatza web orrialdean zintzilikatuko da
• Kontzertu eguna: ekainak 11, astelehena
• Kontzertu ordua: 18:30
• Entsegu tokia: Jauntsaratsko Oihanzabal Eskolan
• Kontzertu tokia: Jauntsaratsko Apeztegiberriko Ganbaran
• Entseguetarako kanten ordena:
 
17:00-17:15 LA CALANDRIA
17:15-17:30 MAS QUE NADA 
17:30-17:45 TIGUIDOU PACK-SACK
17:45-18:00 CLEOPHA
18:00-18:15 EL CONDOR PASA

LEITZA
• 1go entsegua: maiatzak 16, asteazkena
• 2. entsegua: ekainak 6, asteazkena
• Bi entseguen ordutegi orokorra: 15:30-17:45. Aipatu bezala, kanta bakoitzaren
ordutegi zehatza web orrialdean zintzilikatuko da
• Kontzertu eguna: ekainak 13, asteazkena
• Kontzertu ordua: 18:30
• Entsegu tokia: talde instrumentaleko gela (institutuko musika gela)
• Kontzertu tokia: Leitzeko zinean
• Entseguetarako kanten ordena:

15:30-15:45 LA CALANDRIA
15:45-16:00 MAS QUE NADA 
16:00-16:15 TIGUIDOU PACK-SACK
16:15-16:30 CLEOPHA
16:30-16:45 EL CONDOR PASA
16:45-17:00 LIBERTANGO
17:00-17:15 COULD YOU BE LOVED
17:15-17:30 OJALÁ QUE LLUEVA CAFÉ
17:30-17:45 WHAT A WONDERFUL WORLD

LEKUNBERRI-LARRAUN
• 1go entsegua: maiatzak 21, astelehena. Jakin berri dugu, Lehen Hezkuntzako
3. mailakoek txango data aldaketa izan dutela eta maiatzaren 21ean
kanpoan izango direla. Dugun garaia dela eta, ezinezkoa zaigu aldaketak
egitea, beraz, kontutan izan ikasle hauek, bigarren entseguan bakarrik parte
hartu beharko dutela
.
• 2. entsegua: ekainak 4, astelehena
• Bi entseguen ordutegi orokorra: 18:00-20:15. Aipatu bezala, kanta bakoitzaren
ordutegi zehatza web orrialdean zintzilikatuko da
• Kontzertu eguna: ekainak 8, ostirala
• Kontzertu ordua: 18:30
• Entsegu tokia: Mitxausenea
• Kontzertu tokia: Lekunberriko Kiroldegia
• Entseguetarako kanten ordena:
  
18:00-18:15 LA CALANDRIA
18:15-18:30 MAS QUE NADA 
18:30-18:45 TIGUIDOU PACK-SACK
18:45-19:00 COULD YOU BE LOVED
19:00-19:15 OJALÁ QUE LLUEVA CAFÉ
19:15-19:30 WHAT A WONDERFUL WORLD
19:30-19:45 CLEOPHA
19:45-20:00 EL CONDOR PASA
20:00-20:15 LIBERTANGO

ULTZAMA
• 1go entsegua: maiatzak 22, asteartea
• 2. entsegua: ekainak 5, asteartea
• Bi entseguen ordutegi orokorra: 16:10-18:25. Aipatu bezala, kanta bakoitzaren
ordutegi zehatza web orrialdean zintzilikatuko da
• Kontzertu eguna: ekainak 14, osteguna
• Kontzertu ordua: 18:30
• Entsegu tokia: Gizarte-etxeko areto nagusian
• Kontzertu tokia: Larraintzarko eskolako jantokian
• Entseguetarako kanten ordena:

16:10-16:25 LA CALANDRIA
16:25-16:40 MAS QUE NADA 
16:40-16:55 TIGUIDOU PACK-SACK
16.55-17:10 CLEOPHA
17:10-17:25 EL CONDOR PASA
17:25-17:40 LIBERTANGO
17:40-17:55 COULD YOU BE LOVED
17:55-18:10 OJALÁ QUE LLUEVA CAFÉ
18:10-18:25 WHAT A WONDERFUL WORLD

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina