asteartea, maiatzak 31, 2016

Basaburua Kontzertu xehetasuna


Ostegun honetan, ekainak 2, 19:00etan, Jauntsaratsko Apeztegiberriko sabaian izango den kontzertuaren inguruan kontutan izateko xehetasun batzuen aipamena egin nahi dizuegu:

1. Kontzertu aurretik hiru abestitan parte hartzen dutenekin soinu froga egin nahi dugu. Jarraian, hiru abesti hauetako partaideak, Apeztegiberriko sabaian zein ordutan egon behar duten zehazten dizuegu:
  • RUDE GIRL-ko partaideak 18:00etan egon beharko dute.
  • MIN HAU eta ASKATASUN EGARRIZ-ko partaideak 18:15ean egon beharko dute.
  • BESTE GUZTIAK, 18:30ean egon beharko dute.

2. Atrezzoari buruzko xehetasunak: aurtengo kontzertuan, besteak beste, euskal-rock-aren inguruko kantak interpretatuko dira. Hauxe da eraman beharrekoa: galtza bakeroak eta niki beltza. Estilo rockeroaren barruan beste edozein osagarri eramaten bada ere bikain.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat