asteartea, maiatza 10, 2016

Basaburua informazio orokorra+1go entsegua

Basaburuako kontzertua, ekainaren 2an izango dela jakinarazten dizuegu.

Ikasturte honetan, Basaburuako kontzertuak berezitasun bat izango du. Ikasleek, beste zonaldetan egiten ditugun kontzertu tematikoen kanta batzuk eskainiko dizkigute, gai konkretu baten inguruan aukeratutako kantak hain zuzen ere. Aurtengo gaia “Euskal-Rock II” izango da.

Oso garrantzitsua da ere, zuen seme-alaben partaidetzaren inguruko zalantzak badituzue, lehenbailehen irakasleekin hitz egitea dena argitu eta behar bezala joan dadin.

Hau guztia behar bezala antolatu ahal izateko, bi entsegu orokor egingo ditugu eta kontzertuan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da gutxienez entsegu batera joatea. Jarraian duzue 1go entseguaren ordutegia eta abestien ordena:


EGUNA: MAIATZAREN 17a, ASTEARTEA
ORDUA: 18:15-19:30


18:15-18:30
MIN HAU
18:30-18:45
ILUNTZEAN
18:45-19:00
ZURE DOINUA
19:00-19:15
ITXAROPENA
19:15-19:30
ASKATASUN EGARRIZ

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina