asteazkena, maiatzak 24, 2017




Guraso agurgarriak:


Hemen dituzue gure eskolan ditugun tresnei buruzko informazioa duten orriak.

Bertan, tresna bakoitzari dagozkion ezaugarri orokorrak, aukerak eta gutxi gora beherako prezioak aurkituko dituzue, dena, modu xumean adierazita.
 
Hauek irakurri baino lehenago, aipatutako bileretan igorritako ideia nagusi batzuk gogoratu nahi genituzke, oso garrantzitsuak baiteritzogu:

·       Tresna bat eskuratzea, gastu bat baino inbertsio bat denaren ideia izan behar dugu argi, hau erosi eta saldu egin baitaiteke hala behar izanez gero.

·       Tresna bat erosi aurretik irakaslearekin harremanetan jarri, berak aholkatuko zaitu modurik egokienean

·       Hemen adierazten direnak tresna berrien prezioak dira, baina gogoratu, aukera ezberdinak daude tresna bat eskuratzeko orduan: bigarren eskuko merkatua, alokairua...

·       Tresna bati buruz, bertan aurkituko duzuen informazioa sakondu nahiz gero, dagokion irakaslearekin harremanetan jarri.

Ondoren azaltzen den informazioa baliagarria izango duzuelakoan, jaso ezazue agurrik beroena.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat