asteartea, maiatzak 23, 2017

Basaburuko kontzertu tematikorako 1. entsegua


Basaburuko kontzertua, ekainaren 8an izango dela jakinarazten dizuegu.

Iaz bezala, ikasturte honetan ere, Basaburuko kontzertuan ikasleek, beste zonaldeetan egiten ditugun kontzertu tematikoen kanta batzuk eskainiko dizkigute. Aurtengo gaia “90eko hamarkadako musika” izango da.

Oso garrantzitsua da ere, zuen seme-alaben partaidetzaren inguruko zalantzak badituzue, lehenbailehen irakasleekin hitz egitea dena argitu eta behar bezala joan dadin.

Hau guztia behar bezala antolatu ahal izateko, bi entsegu orokor egingo ditugu eta kontzertuan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da gutxienez entsegu batera joatea. Jarraian duzue 1. entseguaren ordutegia eta abestien ordena:


EGUNA: MAIATZAREN 25a, OSTEGUNA
ORDUA: 18:45-20:00
TOKIA: JAUNTSARATSKO OIHANZABAL ESKOLA


18:45-19:00
CHIM CHIMENI
19:00-19:15
HIK LAN ETA NIK JAI
19:15-19:30
WONDERWALL
19:30-19:45
LOSING MY REGILION
19:45-20:00
NOTHING ELSE MATTERS

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat