asteazkena, martxoa 01, 2023

Audizio Astea xehetasunak



Urtero bezala aurten ere, gure jardueren artean AUDIZIO-KONTZERTUAK izango ditugu. Hori dela eta, honen inguruko informazioa helarazi nahi dizuegu:

1. Iazko moduan eta salbuespenak badira ere, zonalde bakoitzean bertako tresna eta talde instrumentalak arituko dira.

          2. Horretarako, kontzertuak modu eskalonatuan gauzatuko dira arratsalde batean zehar (hainbat arratsaldetan banatu ditugu zonalde batzuetan), ordutegi zehatz bat jarraituz.

          3. Audizioak izango diren egunetan (martxoak 13-16 bitartean):

            ● Emango diren klase bakarrak Haur-Hezkuntzakoak izango dira (kasuren batean agian ordutegi aldaketaren batekin; aldaketa hauek, irakasleek jada zuekin hitz egin badute ere, mailez gogoraraziko zaizkizue).
            ● Berreskurapen klaseren bat ere emango da (hau ere mailez jakinaraziko zaizue inplikatuei).
            Martxoaren 17an, klaseak normaltasunez emango dira.

        4. Iaz bezala, audizioak blokeetan banatuko dira. Blokeak iraun bitartean, ezingo da sartu-irtenik egin, kontzertua behar bezala aurrera eraman ahal izateko.

        5. Ikasleak, norberaren kontzertua baino 10 minutu lehenago egon beharko dira emanaldia egingo den lekuan, audizioak ahalik eta puntualen hasi ahal izateko.

        6. Atxikita dituzuen karteletan duzue audizio bakoitzari dagokion informazio guztia.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina