astelehena, maiatza 13, 2019

Goizuetako kontzertua

Oraingoan,  aurtengo Goizuetako kontzertuaren  antolamenduaren berri emateko zuzentzen gara zuengana.  Hona hemen, kontutan izateko zenbait xehetasun:

  • Goizuetako kontzertua ekainaren 7an izango da, arratsaldeko 18:30ean.
  • Kontzertu guztiak ekaineko 1go eta 2. asteetan egingo dira, bat 1go astean eta beste guztiak 2. astean. 
  • Ekaineko 2. astean klase guztiak bertan behera geratuko dira. Beraz, ekainaren 10etik 14ra ez da klaserik egongo, kontzertuak bakarrik izango ditugu.   
  • Saluespenak: kontzertu astean irakasleren batek klaseren bat eman behar badu, irakaslea bera arduratuko da zuzenean inplikatuei jakinarazteaz.
  • Ebaluazio datak egutegian ageri diren bezala mantenduko dira. 
  • Eskolan izango diren beste zonaldetako entsegu eta kontzertuen inguruko informazio guztia eguneratua gure blog-ean eta sare sozialetan jarriko dugu interesa duzuen guztientzat.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina