osteguna, otsailak 18, 2016

Audizio kontzertua

https://drive.google.com/open?id=0B7IOSVsrT_omS1ZMc1ItSXFHN3cUrtero bezala aurten ere, gure jardueren artean AUDIZIO KONTZERTUA izango dugu. Iaz egin genuen bezala, aurten ere, honen inguruko informazioa helarazi nahi dizuegu.

Dakizuen bezala, audizio astean, herri ezberdinetan, instrumentu bakoitzari dagozkion kontzertuak antolatzen ditugu eta bertan, tresnako ikasle guztiek parte hartzeko aukera izango dute.

Audizio egunak ondorengoak izango dira: otsailaren 29a eta martxoaren 1, 2, 3 eta 4a.

Hona hemen, audizio-kontzertuaren inguruan kontutan izan beharrekoak:

1. Audizio asteari dagozkion egunetan:
  •  EZ da instrumentuko klaserik izango.
  • Formazio instrumentaleko (Talde instrumentala, Triki Talde, Abesbatza Gaztea, Korua Behe zikloa...) eta hizkuntza musikaleko ikasleek, EZ dute klaserik izango.

2. Haur hezkuntzako ikasleek (4,5,6 urtekoek), aste osoan zehar, KLASEA IZANGO DUTE.

3. Koruko ikasleek, hau da, talde instrumental behe ziklokoek, EZ dute parte hartuko.

Argibide gehiago hemen

Jarduera hau, publikoari irekia da eta guztiak gonbidaturik zaudete.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat