asteazkena, martxoa 05, 2025

Entzunaldiak (2025)



Urtero bezala aurten ere, gure jardueren artean MUSIKA ENTZUNALDIAK izango ditugu. Hori dela eta, honen inguruko informazioa helarazi nahi dizuegu:

1. Iazko moduan eta salbuespenak badira ere, zonalde bakoitzean bertako tresna eta talde instrumentalak arituko dira.

2. Horretarako, kontzertuak modu eskalonatuan gauzatuko dira arratsalde batean zehar (hainbat arratsaldetan banatu ditugu zonalde batzuetan), ordutegi zehatz bat jarraituz.

3. Audizioak izango diren egunetan (martxoak 17, 19, 20 eta 25 egunetan):

● Emango diren klase bakarrak Haur-Hezkuntzakoak izango dira (kasuren batean agian ordutegi aldaketaren batekin; aldaketa hauek, irakasleek jada zuekin hitz egin badute ere, mailez gogoraraziko zaizkizue).
● Berreskurapen klaseren bat eginez gero, hau ere mailez jakinaraziko zaizue inplikatuei.
● Bi aste hauetako gainerako egunetan, klaseak normaltasunez emango dira.

4. Iaz bezala, audizioak blokeetan banatuko dira. Blokeak iraun bitartean, ezingo da sartu-irtenik egin, kontzertua behar bezala aurrera eraman ahal izateko.

5. Ikasleak, norberaren entzunaldia baino 10 minutu lehenago egon beharko dira emanaldia egingo den lekuan, audizioak ahalik eta puntualen hasi ahal izateko (salbuespenen bat balego jakinaraziko zaizue).
 
6. Atxikita dituzuen bi karteletan duzue audizio bakoitzari dagokion informazio guztia. Datozen egunetan, gure sare sozialetan ere eskura izango duzue. Aldaketaren bat sortuko balitz, bertan eguneratuko dugu.

Kartelak

asteartea, otsaila 11, 2025

Jarduerak (Martxoan)


Martxoan zehar egingo ditugun emanaldien inguruko informazioa eman nahi dizuegu. Xehetasun guztiak aurrerago bidaliko baditugu ere, datak zeintzuk izango diren jakitea garrantzitsua dela uste dugu.

-          MUSIKA TRESNEN ENTZUNALDIAK:

Bertan parte hartuko duten ikasleak, musika tresna desberdinak jotzen dituztenak izango dira.

o   Martxoak 17 (astelehena): Leitza, Araitz-Betelu

o   Martxoak 19 (asteazkena): Ultzama, Basaburua

o   Martxoak 20 (osteguna): Araitz-Betelu, Leitza, Goizueta

o   Martxoak 25 (asteartea): Ultzama, Lekunberri-Larraun

 

-          ABESBATZA KONTZERTUA:

Kontzertu honetan, abesbatzako gure ikasleek hartuko dute parte.

o   Entsegua martxoak 21 (ostirala) Lekunberrin

o   Kontzertua martxoak 29 (larunbata) Lekunberrin arratsaldez

 

-          KASUMITARRAK ANTZERKI MUSIKATUA:

Gure musika eskolako Haur Hezkuntzako 3. mailan dauden ikasleentzat zuzendutako antzerkia izango da, musika tresna aukeratze prozesuan laguntzeko.

o   Martxoak 29 (larunbata) goizez