asteartea, iraila 09, 2025

ORDUTEGIAK

Aurtengo ordutegiak helarazten dizkizuegu.

 

Ohikoa den bezala,  jakin ordutegiak egiten aritu garenean, zuen aldetik jaso ditugun oharrak gure iharduerarekin uztartzen ahalegindu gara eta maila handi batean lortu dugula jakinarazten dizuegu.

 

Atxikita dituzuen ordutegiak, gure website gunean ere ikusgai izango dituzue:

 

https://sites.google.com/aralar.org/aralar-matrikula/inicio

 

 

Bestalde, urtero gertatzen zaigun moduan, antolamendu kontuak direla eta, zenbait ikaslek irakasle aldaketa dutela ikusiko duzue.

 

Azkenik, ordutegien inguruko edozein eskaera edo ekarpen egin nahi izanez gero, mailez egitea ezinbestekoa dela jakinarazten dizuegu. Ondoren, ohiko protokoloa jarriko da martxan.

 

Aurtengo klase hasiera: IRAILAREN 15ean (astelehena)



Oharra: zerrendatan ikasle baten izena aurkitzeko, gogoratu Ctrl+B edo Ctrl+F sakatuz eta abizena idatziz, bere ordutegia modu azkarrean aurkituko duzuela.

 

Mila esker eta ongi izan.

 

Aralar Udal Musika Eskola


osteguna, maiatza 22, 2025

2. Entsegu zehetasunak


KANTEN ORDENA + ORDUTEGIAK

 

Betelu: maiatzak 28, asteazkena

 Ultzama: ekainak 2, astelehena 

Leitza:   ekainak 3, asteartea

Lekunberri: ekainak 5, osteguna 

 

 Honen ingurutik, gogoratu, ikasle bakoitzari egokitzen zaion ordutegia baino 10 minutu
lehenago egotea komeni dela.