kontzertua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
kontzertua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

asteartea, martxoa 21, 2023

PENTATRONIK 25.3 FM


Martxoaren 25ean, arratsaldeko 20:00etan, Lekunberriko Kiroldegian, Pentatronik 25.3 FM , irrati saio musikatua izango dugu.
Musika eskolako zonalde guztietako abesbatzak eszenatokian izango ditugu.

Oharra:  hasiera batean ikuskizuna 19:00 etan izango zela adierazi genizuen arren, iluminazio diseinuak iluntasuna eskatzen duenez, emanaldia 20:00etan izango da.





osteguna, maiatza 10, 2018

Txino Festa 2018



GOIZUTAKO TXINO AUZOKO FESTA 2018


Larunbatean goizuetan Txino Auzoko festaz ederki gozatu zuten berta hurbildu zirenak.
Goizeko 11:00etan Txikien Krossa izan zen eta ondoren 12:00etan Txupinazoa.
Aralar udal musika eskolako trikitilariaz alaituta, herensugeak lehen pausoak trikitixa erritmoan eman zituen.


Gero herri bazkaria eta erromeria etorri ziren eta gaur goizean herritik zabaldu da atzo herensugea Artikutzan ikusi dutela arin arin erritmoan dantzan, hankak ezin geldituz.




asteazkena, maiatza 09, 2018

Abesbatza Gaztea Gorliz 2018


ABESBATZA GAZTEA GORLIZ 2018


               Maiatzaren 4etik 6era Gorlizko Troka Abentura aterpetxean igarotako asteburua giro bikainan igaro zen.
              Ostiral gaua benetan luuuuze joan zen arren, larunbetan guztiak prest izan ziren Gynkana eta Body Surf aktibitateetan bakoitzaren habileziak erakusteko prest. 



 
              Gauean berriz, Gorlizko "Lirain" Abesbatza Txikiarekin batera kontzertua eskeini genuen herriko elizan eta denbora gutxi izan bazen ere, bertakoekin harremantzeko parada izan genuen.
              Abesbatza gazteko 32 kideak laguntasun eta umore giroan guztiz murgildurik izan genituen asteburu osoan eta beraiekin joandako lau irakasleak berretsi al dugu beraiekin egindako beste bidai batzuen ondoren esandakoa:  edozein tokira joateko moduko taldea zarete!


 


 Kontzertuko bideoa aurrerago izango dugu ikusgai.



ostirala, maiatza 04, 2018

VI Nafarroako Akordeoilarien Topaketa


VI Nafarroako Akordeoilari Gazteen Topaketa


Apirila 15 eta 29an Nafarroako Musika Eskoletako Akordeoi irakasleak antolatuta VI Nafarroako Akordeoiari Gazteen Topaketa ospatu zen Tafalla eta Burlatako kultur gunean kontzertu bikainak eskeiniz.


100 ikaslek parte hartu zuten eta gure musika eskolatik, Beteluko Irati Buldain eta Leitzeko Naiara Aranberri, Pilar Argiñena irakaslearekin batera bertan izan ziren.

Prestatutako errepertorio modernoak entzulegoan sorpresa bikaina eragin zuen. 






larunbata, abendua 02, 2017

Euskararen Egunean Musikaz blai

 Abenduak 1ean Lekunberriko Kantinan izan ginen. Beste eragile batzurekin batera musika eskolako kideek beraien onena eman zuten euskararen egunaren aldeko jaialdian. Eguraldia hotz bainan   giroa bero!






asteartea, ekaina 06, 2017

Goizueta eta Leitzako kontzertuen kronika

Aurreko astean Leitza eta Goizuetako ikasleen kontzertua izan genuen. Kontzertuaren ildoa zuzeneko irrati saioa izan zen eta hori ardatz hartuta guraso zein ikasleek bozka prozesu baten ondorioz hautatutako 90eko hamarkadako temak entzun ziren. Goizuetako kasuan horietaz gain perkusio taldeak edota trikitixa taldeek ere protagonismoa izan zuten. Leitzan aldiz formazio instrumentalak eta haur zein gazte abesbatzen parte-hartzea izan zen.
Bi herrietan emanaldiak arrakastatsuak suertatu ziren!


astelehena, maiatza 29, 2017

Goizuetako kontzertuaren kartela

Dakizuen bezala, ostegun honetan, ekainaren 1ean, Goizuetan, kurtso honetako kontzertua ospatuko dugu. Hemen duzue kartela.
Anima zaitezte eta zatozte gure ikasleak animatzera baita 90eko hamarkadako musikaz gozatzera!!