kronika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
kronika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

asteartea, ekaina 13, 2017

Basaburua eta Lekunberriko kontzertuen kronika

Aurreko astean Basaburua eta Lekunberriko ikasleen kontzertua izan genuen. Aurtengo kontzertuaren tema 90eko hamarkada zen eta hori ardatz hartuta guraso zein ikasleek bozka prozesu baten ondorioz hautatutako urte horietako abesti batzuk entzun ziren. Instrumentu zein ahotsak entzun ahal ziren eta ikasleek erakutsi zuten zeinen ongi moldatzen diren oholtzaren gainean. Basaburuko kontzertuan triki talde eta talde instrumentaleko ikasleak gehitu ziren baita hizkuntza musikaleko ikasleen ahotsak ere. Publikoak musikaz gozatu zuen, dudarik gabe.
Bi herrietan emanaldiak arrakastatsuak suertatu ziren!


asteartea, ekaina 06, 2017

Goizueta eta Leitzako kontzertuen kronika

Aurreko astean Leitza eta Goizuetako ikasleen kontzertua izan genuen. Kontzertuaren ildoa zuzeneko irrati saioa izan zen eta hori ardatz hartuta guraso zein ikasleek bozka prozesu baten ondorioz hautatutako 90eko hamarkadako temak entzun ziren. Goizuetako kasuan horietaz gain perkusio taldeak edota trikitixa taldeek ere protagonismoa izan zuten. Leitzan aldiz formazio instrumentalak eta haur zein gazte abesbatzen parte-hartzea izan zen.
Bi herrietan emanaldiak arrakastatsuak suertatu ziren!


larunbata, ekaina 03, 2017

Ultzamako kontzertu tematikoaren kronika

Maiatzaren 26an, Larraintzarreko Obispo Irurita eskolako jantokian 90eko hamarkadari dedikatutako kontzertu tematikoa ospatu zen Aralar Udal Musika Eskolako ikasleek eskainita. Metallica, The Cranberries, Sting edo Tapia eta Leturia bezalako talde adierezgarrien temak entzun ahal izan ziren. Bertaratutako publikoa ugaria izan zen eta hamarkada hurak emandako estilo ezberdinez gozatu ahal izan zuten. Entzule bat baino gehiago, abestiek eramanda, gaztarora itzuli zen, seguru.
Musika moldaketen artean, gure ikasleak ikasten ari diren instrumentuak ez ezik, Haur Abesbatza eta Abesbatza Gaztearen ahotsak entzun ahal izan ziren, urte batzuk geroztik eskolako emanaldi ezberdinei kolorea ematen dieten berberak.
Ondorioz, oso une atsegina izan zen eta berriro ere, ikasleek erakutsi zuten zeinen ongi moldatzen diren taldean jotzen eta horrela agerian geratu zen ikasturte azken aste hauetan egindako lan ederra.
 Zorionak guztioi!!