asteazkena, urtarrila 15, 2020

Musikari txikiak Leitzan (Tailerra)


https://drive.google.com/open?id=1EfUZgf2rLlWln8_E-2uzPhZM5mwROZJA

Musika eta mugimendua Leitza (Tailerra)


https://drive.google.com/open?id=1GXjbPUMRp1TZVD6zpb6_gNEGhiRx8lHU

Musikari txikiak Goizuetan


https://drive.google.com/open?id=1zJdYSw6TW0pKnmuNKZwCZnUu70OSFjAe

Musika eta mugimendua Goizuetan

https://drive.google.com/open?id=11Qb-BIqOIrMYL1Jr877rqPlqBGgVSoZx

Aralar Udal Musika Eskolatik, duela urte batzuk martxan jarri genuen tailer baten inguruko informazioa eskaintzeko asmoz jartzen gara zurekin kontaktuan.
Musikaren inguruko heziketa integral baten apustua egiten dugu, txikienekin hasi eta adinean mugarik ez duen hezkuntzaren aldekoa hain zuzen.
Urte asko daramatzagu jada, gure musika eskolatik 4 urtetik aurrerako haurrei musikaren bitartez bizipen desberdinak eta heziketa baliagarria luzatzen. Bestalde, azken urteetan, “Musikari Txikien” tailerra martxan dugu. Bertan, guraso eta haurren arteko erlazioa oinarritzat hartuz eta musikak egindako ekarpenen bitartez, haurren heziketarako gehigarri diren baloreak erakusten ditugu. “Musikari Txikien” tailerra, 3 urterainoko haur eta berauen gurasoentzako eskainia dago.
Guzti hau kontutan hartuta, 3-4 adin tartean hutsune bat genuela ikusirik, ikastaro berri bat antolatu genuen. Esperientziaren arrakasta ikusirik, tailerra berriro ere eskaintzea erabaki dugu. Bertan, adin hauetako haurrei egokitutako musika bizipena eskaini eta era berean, aurretik hasitako lanari jarraipena emateko helburua dugu.
Garazi Erbiti, Klaudia Oyarzun eta Unai Artola dira Haur Hezkuntzan lanean diharduten profesionalak. Adin tarte desberdinetan esperientzia zabala dute eta erronka honi gogoz eta profesionalki aurre egiteko prestatuak daude.
Hona hemen tailerraren inguruko informazioa:
Nori zuzendua?
  • 2016an jaiotako haurrei
Eskainiko diren plazak:
  •  Mugatuak izango dira
  •  Izen-emate hurrenkeran onartuko dira
Lantegiaren iraupena, datak eta tokia: 
  • 45 minutuko iraupeneko 5 saio izango dira, ikastaroen antolaketa aurre izen ematearen arabera egingo da. Otsailak 21, martxoak 6, 13, 27 eta apirilak 3 izango dira eta izen ematearen arabera zehaztuko ditugu.
Prezioa:
  •  30 euro ikastaro guztia
Interesatuek eta edozein informaziorako:
  •  info@aralar.org helbide elektronikora idatzi.
  •  Telefonoz deitu: 948504489 / 672122472 (goizetan).
  • Eman beharreko informazioa:
o Haurraren izen abizenak
o Jaiotze data
o Herria
o Gurasoren baten izena
o Telefono zenbakia
o Helbide elektronikoa

Aurre-inskripzio epea :
  • Urtarrilak 23ra arte. (Soilik izen ematea / Ordainketarik ez)
Animatuko zaretelakoan, jaso ezazue agurrik beroena