asteartea, martxoa 22, 2016

Kasumitarrak

Martxoaren 19an "Kasumitarrak" ikuskizuna izan genuen Lekunberriko Ibarberri eskolan.
Kasumi planetatik iritsitako bi extralurtarrek, gure atmosfera zeharkatzen ari zirela espaziountziak asteroide batekin talka egin eta bertan lurreratu behar izan zuten. 


Gure planetako ezaugarriak eta bitxikeriak ezagutu zituzten eta nola ez,  lurtarrak zoriontsu izateko hain beharrezkoa duten musika eta musika tresnak jo eta entzuteko aukera izan zuten.

Musika eskolan ikasi ditzaketen tresnak ezagutzeko asmoz ikasturtean zehar ekimen ezberdinak egiten dira eta "Kasumitarrak" musika eta umorea batuz egiten den horietako bat da. Ekimena Lehen Hezkuntzako 1go mailako haur guztiei zuzenduta dago.

Eskualde osotik hurbildutako haurrak primeran pasatu zuten extralurtar mekolontzio hauekin.










asteartea, martxoa 15, 2016

Urrezko orrazia kontzertuaren argazkiak


Urrezko orrazia



ESKERRAK MITXAUSENEA KULTUR ETXEARI aportazio ekonomikoagatik.
     Martxa baten lehen notak ……….………………………      Musika: Mikel Laboa / Hitzak: Joxean Artze
     Hitz jolasak, 1. Zurru-murru ……………………………     Musika: Eva Ugalde / Hitzak: Joxantonio Ormazabal
     Mari  ………………………………………………………… Jexuxmai  Lopetegi
     Bost joku zerutiar,5. Haizeak fu! …………………………  Musika: David Azurza / Letra: Joxemari  Iturralde
     Baga-Biga…………………………………………………….  Mikel Laboa
     In dreams…………………………………………………….   F. Walsh-H. Shore
     Orinoco Flow…………………………………………………  Enya - R. Ryan   
     Bost joku zerutiar,3. Eguzkia sartzen deneko lo kanta…… Musika: David Azurza / Joxemari  Iturralde
     Memory………………………………………………………  Musika: A.lloyd Webber / Texto: Natxo de Esteban
     Aldapeko.……………………………………………………   Herri Kanta / Bertsioa: Kalakan

Ipuina eta Narrazioa: Natxo de Esteban
Abesbatza Zuzendaria: Lourdes Navarro
Musika egokitzapena:   Satxa Soriazu
Abesbatza
Araitz, Areso, Betelu, Lantz, Larraun, Leitza, Lekunberri, Odieta eta Ultzamako ikasleak
Pianoa: Aitziber Lopetegi, Satxa Soriazu
Saxofoia: Ana Corroza
Perkusioak: Asier Agirre, Manex Albira
Akordeoia: Pilar Argiñena
Zeharkako Xirula: Amaia Gomez
Gitarra Elektrikoa: Jon Garcia
Bideo muntaia eta ikuskizuneko grabazioa: Bi Ahizpak
Off Ahotsa: Garbiñe Sertutxa, Javier Irigoien
Soinu Teknikaria: Dani Narbarte
Argiak: Joseba Oreja
Regidore lanetan:
Iosu Larumbe, Itziar Goikoetxea, Javier Irigoien, Joseto Porto,
Luisa San Sebastian, Marian Martinez, Marta Zuñiga, Miren Agirre, Unai Artola
Kartel diseinua: Javier Hueto
Aralar Udal Musika Eskolako Produkzioa

ostirala, martxoa 04, 2016

Urrezko orrazia kontzertua





Martxoaren 12an, 19:00etan Lekunberriko Kiroldegian, abesbatzarekin egingo dugu    "Urrezko orrazia" kontzertua.
 
·        Partaideak: Musika Eskolako behe zikloko abesbatza eta abesbatza gaztea

·        Sinopsia:  Urrezko Orraziaren atzean zein misterio ezkutatzen da? Ipuin musikatu honetan, Lua neska gazteak biziko duen abentura zoragarria ezagutuko dugu.
 

Leitzako talde audizioaren argazkiak