Joan den igandean Agate Deuna bezpera ospatu zen Atallun.
Bertan, Araitz eta
Beteluko jendeaz gain, Beteluko eskolako zenbait irakasle eta
Lekunberri-Larraun aldeko bertsolariak ere izan ziren eta nola ez, gure musika eskolako trikitilari batzuek ere parte hartu zuten. Etorritakoak giro ederrean aritu ziren kantuan
eta ondoren, askari bikaina izan zuten Atalluko elkartean.