Aralar Udal Musika Eskolatik, “Musika eta Mugimendua” tailerraren inguruko informazioa helarazteko asmoz jartzen gara zurekin kontaktuan.
Musikaren inguruko heziketa integral baten apustua egiten dugu, txikienekin hasi eta adinean mugarik ez duen hezkuntzaren aldekoa hain zuzen.
Interesa duzuenok, honako informazioa adierazi behar duzue:
- Haurraren izen abizenak
- Jaiotze data
- Herria
- Gurasoren baten izena
- Telefono zenbakia
- Helbide elektronikoa
Atxikitako dokumentuetan duzue informazio gehiago eta izen emate epetzat abenduak 1 izango da.
Animatu zaitezte!