astelehena, iraila 10, 2018

BEREZIKI TRESNAKO IKASLEENTZAKO INFORMAZIOA

Herriz herri egiten diren tresnako bilerak, lehenengo aldiz tresna hartu edota tresna berria hartu duten ikasleen gurasoekin egingo dira.

Bilera hauekirailaren 12an (asteazkena) izango dira. Zuen herriko pdf artxiboan aurkituko duzue ikasle bakoitzaren bilera ordutegia.

Araitz-Betelu
Basaburua
Goizueta
Leitza
Lekunberri-Larraun
Ultzama


Ordutegiak


Guraso eta ikasle agurgarriak, ongi etorri 2018/2019 ikasturtera.
Gogotsu gaude dugunari eusteko eta erronka berriei ekiteko.

Aurtengo klase hasiera: IRAILAREN 17an (astelehena)

Kurtso honen ordutegiak.           


Araitz-Betelu
Basaburua
Goizueta
Lekunberri-Larraun
Leitza
Ultzama


astelehena, ekaina 11, 2018

Kontzertu astea

Joan den astean Goizueta eta Lekunberrin izan genituen kontzertuak. Honetan berriz, Basaburua, Leitza, Ultzama eta Araitz-Betelukoa eginen dira. Hurrengo karteletan data, ordutegi eta lekua zehazten dira. ¡Goza itzazue!

Andoaingo XXX. Euskal Haurren Jaialdia

Goizeko 9etan  Larraintzartik hasi eta zonalde ezberdinetatik Araitz-Betelu, Lekunberri-Larraun eta Leitzatik 28 ikasle izan ziren Andoaingo bidea hartu zutenak joan den igandean. XXX. Euskal Haurren Jaialdia ospatu behar zen eta, nola ez, gure eskolak, beste askoren artean, giroa ere jarri zuen.

asteazkena, maiatza 16, 2018

osteguna, maiatza 10, 2018

Txino Festa 2018



GOIZUTAKO TXINO AUZOKO FESTA 2018


Larunbatean goizuetan Txino Auzoko festaz ederki gozatu zuten berta hurbildu zirenak.
Goizeko 11:00etan Txikien Krossa izan zen eta ondoren 12:00etan Txupinazoa.
Aralar udal musika eskolako trikitilariaz alaituta, herensugeak lehen pausoak trikitixa erritmoan eman zituen.


Gero herri bazkaria eta erromeria etorri ziren eta gaur goizean herritik zabaldu da atzo herensugea Artikutzan ikusi dutela arin arin erritmoan dantzan, hankak ezin geldituz.




Kantinako kontzertua


Bihar, maiatzaren 11n, Kantinako talde instrumentaleko kontzertua ospatuko dugu. Pop eta rock estiloen tema arrakastatsuek hunkituko dituzte etorritakoak. Partaideak, 19:30erako
bertan egon beharko dira merienda izango baitute eta ondoren, 20:00ak aldera,
emanaldiari hasiera emango zaio.

Goizuetako kontzertua

Ekainean izandako ebaluazioaren ondorioz, zenbait berrikuntza sartzea adostu
genuen denen antolamendua errazteko asmoarekin. Horren ondorioz, kontutan izateko
zenbait xehetasun adierazi nahi dizkizuegu.
1. Goizuetako kontzertua ekainaren 7an izango da, arratsaldeko 18:30ean.
2. Kontzertu guztiak ekaineko 2. eta 3. asteetan egingo dira, bi 2. astean eta beste guztiak
3. astean.
3. Ekaineko 3. astean klase guztiak bertan behera geratuko dira. Beraz, ekainaren
11etik 15era ez da klaserik egongo, kontzertuak bakarrik izango ditugu
.
4. Salbuespenak: kontzertu astean irakasleren batek klaseren bat eman behar badu,
irakaslea bera arduratuko da zuzenean inplikatuei jakinarazteaz.
5. Ebaluazio datak egutegian ageri diren bezala mantenduko dira.

GARRANTZITSUA! Entsegu eta kontzertuei buruzko informazioa

Sarrera honetan Araitz-Betelu, Basaburua, Lekunberri-Larraun, Leitza eta Ultzamako entsegu eta kontzertuen antolamenduari buruzko informazioa aurkutiko duzue. Goizuetari dagokionez, beste sarrera batean izanen duzue.

asteazkena, maiatza 09, 2018

Abesbatza Gaztea Gorliz 2018


ABESBATZA GAZTEA GORLIZ 2018


               Maiatzaren 4etik 6era Gorlizko Troka Abentura aterpetxean igarotako asteburua giro bikainan igaro zen.
              Ostiral gaua benetan luuuuze joan zen arren, larunbetan guztiak prest izan ziren Gynkana eta Body Surf aktibitateetan bakoitzaren habileziak erakusteko prest. 



 
              Gauean berriz, Gorlizko "Lirain" Abesbatza Txikiarekin batera kontzertua eskeini genuen herriko elizan eta denbora gutxi izan bazen ere, bertakoekin harremantzeko parada izan genuen.
              Abesbatza gazteko 32 kideak laguntasun eta umore giroan guztiz murgildurik izan genituen asteburu osoan eta beraiekin joandako lau irakasleak berretsi al dugu beraiekin egindako beste bidai batzuen ondoren esandakoa:  edozein tokira joateko moduko taldea zarete!


 


 Kontzertuko bideoa aurrerago izango dugu ikusgai.



ostirala, maiatza 04, 2018

VI Nafarroako Akordeoilarien Topaketa


VI Nafarroako Akordeoilari Gazteen Topaketa


Apirila 15 eta 29an Nafarroako Musika Eskoletako Akordeoi irakasleak antolatuta VI Nafarroako Akordeoiari Gazteen Topaketa ospatu zen Tafalla eta Burlatako kultur gunean kontzertu bikainak eskeiniz.


100 ikaslek parte hartu zuten eta gure musika eskolatik, Beteluko Irati Buldain eta Leitzeko Naiara Aranberri, Pilar Argiñena irakaslearekin batera bertan izan ziren.

Prestatutako errepertorio modernoak entzulegoan sorpresa bikaina eragin zuen. 






osteguna, apirila 26, 2018

Klase pilotua 2012 eta 2013 urtean jaioentzat

Laster 2012 eta 2013 urtean jaioentzako klase pilotu bat eskeiniko da. Honen helburua da erakustea nola lan egiten den musika eskolan gure txikiekin.

asteartea, apirila 10, 2018

Musika Bizipena 2014 urtean Jaiotakoentzat


MUSIKA BIZIPENA 2014 urtean JAIOTAKOENTZAT


0-3 urte bitarteko haurrei eta gurasoei zuzendutako Musikari Txikiak tailerra arrakastatsu suertatu zen. 



Orain 4 urteko haurrei zuzendutako Musika Bizipena tailerraren  txanda izango da. 
Ostiral honetan hasiko dira 2014 urtean jaiotako 40 haurrak. Talderen batean parte hartzeko tokia dago oraindik ere, beraz, interesaturik bazaude deitu berehala 948504489 / 672122472 telefonora  edota idatzi info@aralar.org helbide elektronikora.
Animatu zaitezte!

Irudiaren azpikaldean plaza libreen kopuruaren informazioa aurkituko duzue.  


asteazkena, martxoa 28, 2018

ARGAZKIAK eta EGITARAUAK Audizio Astea 2018







Audizio astea joan zaigu jada eta eskerrak eman nahi dizkizuegu bertan musikari moduan parte hartu duzuen guztioi eta entzule bezala gure emanaldietara etorri zaretenei.

ARGAZKIAK eta EGITARAUAK

Bideoak ere grabatu ditugu bainan horiek aurreragoko utziko ditugu.
Eskerrik  asko!

asteartea, martxoa 20, 2018




Instrumentu ezberdinen errepertorioarekin gozatzeko aukera.

MARTXOAK  21 Asteazkena: Larraintzarko Eskolako Jantokian
16:45 Gitarra
   18:45 Trikitixa 


MARTXOAK 22 Osteguna: Jauntsaratsko "Apezetegiberriko Ganbaran" 
18:00 Perkusioa 


MARTXOAK 23 Ostirala: Lekunberriko Elizan
18:00 Pianoa 


Martxoak 26 Astelehena: Leitzeko Zinean
Talde Instrumentala  (Pop-Rock)
17:45 Gaztetxoak
19:00 Handiak


MARTXOAK 27 Asteartea: Beteluko Elizan
17:30 Akordeoia
18:30 Haizea (Saxofoia, Zeharkako Txirula, Txistua)




 Eskerrik asko Araitz, Atez, Basaburua, Betelu, Goizueta, Larraun, Leitza, Lekunberri,Odieta eta Ultzamako udaletxeei zein Nafarroako Gobernuari, urtean zehar ematen duten laguntza ekonomikoagatik. 




astelehena, martxoa 19, 2018

asteazkena, martxoa 14, 2018

Haur Kantari Jaialdia


Joan den larunbatean "Haur/Gaztetxoen Kantari Jaialdia" ospatu zen Antsoaingo antzokian.
Gure musika eskolan ikasten duten hiru haur bertan izan ziren bakarlari eta bikote moduan abesten,
Natxo de Esteban piano-jotzailaren laguntzarekin.

Lekunberriko Luzia Peñak  “Argia da” abestu zuen.

 Leitzatik berriz, Garazi Zabaleta eta Leire Barinagarrementeria bikote moduan aritu ziren “Non zaude” kanta eskeiniz.
Apirilaren 21ean, larunbata, edizio honen azken kontzertua izanen dugu Barañaingo Aretoan eta bertan Luzia Peñak hartuko du parte beste behin kanta berdina abestuz.

osteguna, martxoa 01, 2018

Aralarreko ikasleak Andoaingo piano jaialdian

Joan den asteburuan 13. Andoaingo Piano Jaialdia ospatu zen. Bertan, Euskal Herriko herri askotako 7 eta 18 urte arteko 700 parte-hartzaile baino gehiago elkartu ziren. Bakarlari, 4 eskuentzako duo eta 6 eskuentzako hirukoteek Gipuzkoako herri honetako Bastero kultur-zentroaren aretoetan jo zuten kategoria ezberdinetan banatuta piano-jotzailen adinaren arabera. Konposizio klasiko zein modernoak biltzen zituen errepertorio zabalak entzulei gozarazi zien larunbat eta igandean zehar hainbeste musikari entzun ahal izateko programatutako 29 saioetan. Gazteen artean, Goizuetako Uxue Rodríguez, Eneritz Salaberria eta Paula eta Nerea Etxeberria ahizpak zeuden. Lehenengoek 4 eskuentzako modalitatean parte hartu zuten, ahizpek berriz, bakarlari moduan. Azpimarratzekoa da, azken hauek zilarrezko domina irabazi zutela dagokien kategorian eta Uxue eta Eneritzek brontzezkoa duo bezala beraien mailan. Zorionak gure artista gazteentzat!

Facebook webgunean jaialdiari buruzko informazio gehiago aurki dezakezue eta itxiera-kontzertuari dagokion bideo berezi hau.

Nerea jotzen ari zela
Etxeberriatarrak diploma eta dominak erakusten
Paula
Eneritz eta Uxue 4 eskuentzako kategorian
 Lau ikasleak Luisa San Sebastián irakaslearekin Goizuetako piano gelan


asteazkena, otsaila 28, 2018

Otsaiaren 28ko ELUR ERAGINA

ULTZAMA: klaserik EZ. Ultzaman eguraldiaren Protokolo Ofiziala aktibatu da eta gaur ez da inongo musikako klaserik emango.

BESTE HERRIETAN: NORMALTASUNEZ izanen ditugu klaseak.


osteguna, otsaila 08, 2018

Agate Deuna bezpera Atallun



Joan den igandean Agate Deuna bezpera ospatu zen Atallun. Bertan, Araitz eta Beteluko jendeaz gain, Beteluko eskolako zenbait irakasle eta Lekunberri-Larraun aldeko bertsolariak ere izan ziren eta nola ez, gure musika eskolako trikitilari batzuek ere parte hartu zuten. Etorritakoak giro ederrean aritu ziren kantuan eta ondoren, askari bikaina izan zuten Atalluko elkartean.