Kontzertuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kontzertuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

asteartea, otsaila 11, 2025

Jarduerak (Martxoan)


Martxoan zehar egingo ditugun emanaldien inguruko informazioa eman nahi dizuegu. Xehetasun guztiak aurrerago bidaliko baditugu ere, datak zeintzuk izango diren jakitea garrantzitsua dela uste dugu.

-          MUSIKA TRESNEN ENTZUNALDIAK:

Bertan parte hartuko duten ikasleak, musika tresna desberdinak jotzen dituztenak izango dira.

o   Martxoak 17 (astelehena): Leitza, Araitz-Betelu

o   Martxoak 19 (asteazkena): Ultzama, Basaburua

o   Martxoak 20 (osteguna): Araitz-Betelu, Leitza, Goizueta

o   Martxoak 25 (asteartea): Ultzama, Lekunberri-Larraun

 

-          ABESBATZA KONTZERTUA:

Kontzertu honetan, abesbatzako gure ikasleek hartuko dute parte.

o   Entsegua martxoak 21 (ostirala) Lekunberrin

o   Kontzertua martxoak 29 (larunbata) Lekunberrin arratsaldez

 

-          KASUMITARRAK ANTZERKI MUSIKATUA:

Gure musika eskolako Haur Hezkuntzako 3. mailan dauden ikasleentzat zuzendutako antzerkia izango da, musika tresna aukeratze prozesuan laguntzeko.

o   Martxoak 29 (larunbata) goizez

asteazkena, ekaina 05, 2024

Kontzertu tematikoak


Kontzertu xehatasunak. Zure zonaldean sakatu:





Araitz-Betelu



 

Basaburua

Goizueta

 

Leitza




Lekunberri-Larraun


 

Ultzama





 
 
 

 




asteazkena, ekaina 02, 2021

Zonalde guztietako kontzertuak

Kaixo;

  • Leitzako kontzertu tematikoa ekainaren 7an, astelehena, izango da, arratsaldeko 19:00etan, herriko plazan.
  • Ultzamako kontzertu tematikoa ekainaren 8an, asteartea, izango da, arratsaldeko 19:00etan, Larraintzarko eskolako patioan.
  • Lekunberriko kontzertu tematikoa ekainaren 9an, asteazkena, izango da, arratsaldeko 19:00etan, eskolako patioan.
  • Basaburuako ikasle kontzertua ekainaren 10ean, osteguna, izango da, arratsaldeko 19:00etan, Jauntsaratsko eskolako patioan.
  • Beteluko kontzertu tematikoa ekainaren 11n, ostirala, izango da, arratsaldeko 19:00etan, Arribe-Atalluko frontoian.

Jakin bestalde, egoera eta tokiaren arabera, aforo, distantzia eta higiene neurriak kontutan hartuko ditugula.
 

Kontzertura gonbidaturik zaudete.
 

Mila esker eta ongi izan!