Berriro ere, beste aukera bat sortu zen gure musika eskolako ikasle batzuek instrumentuak kalera ateratzeko. Kasu honetan, gure trikitixak Lekunberriko jaietako "pintxo eguna" alaitzen aritu
ziren. Hau da giroa!!
ostirala, urria 20, 2017
Valentziakoen bisitaldiaren argazkiak
Urriko 6tik 8ra Valentziako abesbatza gazteak bisita itzuli ziguten eta gure gastronomiaz gozatzeaz gain, Peru Harri bisitatu, Mendukilo leizeak ezagutu, abestu eta dantzatu ere egin zuten. Asteburu ederra izan zen eta hurrengo estekan gurean izandako egonaldiaren inguruko
argazki eta bideoak eskuragarri dituzue, Valentziako arduradunek eskainita.
https://escolacoralvgaos.wordpress.com/
https://escolacoralvgaos.wordpress.com/
asteazkena, urria 04, 2017
Abesbatza-trukea
Dakizuen bezala, joan den kurtsoan, gure eskolako ikasle batzuk Valentziara joan ziren Escola Coral CP Vicente Gaos abesbatzarekin adostu zen trukea dela eta.
Han bertan familien partetik harreraz eta antolatutako ekintzez gozatu zuten gure ikasleek.
Datorren asteburuan bisitaldia itzuliko digute ikasle valentziarrek eta modu berdinean, hemengo ikasle familia batzuek hartuko dituzte. Bestalde, ekintza batzuk antolatu ditugu gure ingurukoaz gozatzeko. Larunbat goizean Peru Harrira joango gara eta bazkaldu ondoren Mendukilo leizeetara mugituko gara, non abesteko aukera izango duten bertatko akustika probetxu ateraz. Igande eguerdian, Leitzako zinean eskainiko dugu kontzertu bat elkarrekin eta gonbidatuta zaudete, noski!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)