goizueta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
goizueta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
igandea, ekaina 02, 2019
astelehena, maiatza 13, 2019
Goizuetako kontzertua
Oraingoan, aurtengo Goizuetako kontzertuaren antolamenduaren berri emateko zuzentzen gara
zuengana. Hona hemen, kontutan izateko
zenbait xehetasun:
- Goizuetako kontzertua ekainaren 7an izango da, arratsaldeko 18:30ean.
- Kontzertu guztiak ekaineko 1go eta 2. asteetan egingo dira, bat 1go astean eta beste guztiak 2. astean.
- Ekaineko 2. astean klase guztiak bertan behera geratuko dira. Beraz, ekainaren 10etik 14ra ez da klaserik egongo, kontzertuak bakarrik izango ditugu.
- Saluespenak: kontzertu astean irakasleren batek klaseren bat eman behar badu, irakaslea bera arduratuko da zuzenean inplikatuei jakinarazteaz.
- Ebaluazio datak egutegian ageri diren bezala mantenduko dira.
- Eskolan izango diren beste zonaldetako entsegu eta kontzertuen inguruko informazio guztia eguneratua gure blog-ean eta sare sozialetan jarriko dugu interesa duzuen guztientzat.
osteguna, maiatza 10, 2018
Txino Festa 2018
GOIZUTAKO TXINO AUZOKO FESTA 2018
Larunbatean goizuetan Txino Auzoko festaz ederki gozatu zuten berta hurbildu zirenak.
Goizeko 11:00etan Txikien Krossa izan zen eta ondoren 12:00etan Txupinazoa.
Aralar udal musika eskolako trikitilariaz alaituta, herensugeak lehen pausoak trikitixa erritmoan eman zituen.
Gero herri bazkaria eta erromeria etorri ziren eta gaur goizean herritik zabaldu da atzo herensugea Artikutzan ikusi dutela arin arin erritmoan dantzan, hankak ezin geldituz.
Goizuetako kontzertua
Ekainean izandako ebaluazioaren ondorioz, zenbait berrikuntza sartzea adostu
genuen denen antolamendua errazteko asmoarekin. Horren ondorioz, kontutan izateko
zenbait xehetasun adierazi nahi dizkizuegu.
1. Goizuetako kontzertua ekainaren 7an izango da, arratsaldeko 18:30ean.
2. Kontzertu guztiak ekaineko 2. eta 3. asteetan egingo dira, bi 2. astean eta beste guztiak
3. astean.
3. Ekaineko 3. astean klase guztiak bertan behera geratuko dira. Beraz, ekainaren
11etik 15era ez da klaserik egongo, kontzertuak bakarrik izango ditugu.
4. Salbuespenak: kontzertu astean irakasleren batek klaseren bat eman behar badu,
irakaslea bera arduratuko da zuzenean inplikatuei jakinarazteaz.
5. Ebaluazio datak egutegian ageri diren bezala mantenduko dira.

osteguna, martxoa 01, 2018
Aralarreko ikasleak Andoaingo piano jaialdian
Joan den asteburuan 13. Andoaingo Piano Jaialdia ospatu zen. Bertan, Euskal Herriko herri askotako 7 eta 18 urte arteko 700 parte-hartzaile baino gehiago elkartu ziren. Bakarlari, 4 eskuentzako duo eta 6 eskuentzako hirukoteek Gipuzkoako herri honetako Bastero kultur-zentroaren aretoetan jo zuten kategoria ezberdinetan banatuta piano-jotzailen adinaren arabera. Konposizio klasiko zein modernoak biltzen zituen errepertorio zabalak entzulei gozarazi zien larunbat eta igandean zehar hainbeste musikari entzun ahal izateko programatutako 29 saioetan. Gazteen artean, Goizuetako Uxue Rodríguez, Eneritz Salaberria eta Paula eta Nerea Etxeberria ahizpak zeuden. Lehenengoek 4 eskuentzako modalitatean parte hartu zuten, ahizpek berriz, bakarlari moduan. Azpimarratzekoa da, azken hauek zilarrezko domina irabazi zutela dagokien kategorian eta Uxue eta Eneritzek brontzezkoa duo bezala beraien mailan. Zorionak gure artista gazteentzat!
Facebook webgunean jaialdiari buruzko informazio gehiago aurki dezakezue eta itxiera-kontzertuari dagokion bideo berezi hau.
Nerea jotzen ari zela
Etxeberriatarrak diploma eta dominak erakusten
Paula
Eneritz eta Uxue 4 eskuentzako kategorian
Lau ikasleak Luisa San Sebastián irakaslearekin Goizuetako piano gelan

asteartea, urtarrila 23, 2018
Garaziren ikasleen ordutegi aldaketak
Urtarrilaren 24tik aurrera, Garazi irakaslea baja izango da. Aurre ikuspenen arabera, baja honek 4 asteko iraupena izango du, baina, dakizuen bezala hau aldatu egin daiteke. Momentuz, ordezkapena prestatzeko garaian, 4 aste izan ditugu kontutan. Aldaketarik balego, jakinaraziko dizuegu.
4 aste hauetan zehar, zenbait kasutan, ordutegi aldaketa ezberdinak egitea ezinbestekoa zaigu. Ikasle eta taldearen arabera egoera ezberdinak ematen direnez, hurrengo esteketan aurkituko duzue kasu bakoitzari dagokion ordutegi berrien taula:
Goizueta HH2
Goizueta HH3
Goizueta Gitarra
Leitza HH2
Leitza HH3
Leitza Hasiera A
Leitza Hasiera B
Leitza BZ2 B
Leitza Gitarra
asteazkena, azaroa 29, 2017
Goizuetako trikitilariek Goizuetako feria alaitzen
Joan den larunbatean, azaroaren 25ean, 14. aldiz ospatu zen Goizuetako azienda, artisau eta nekazal feria. Bertan, artisauen erakusketez gozatu ahal zen hurbildu zen jendea eta noski, ohikoa den bezala, Goizuetako trikitilariak azoka animatzen aritu ziren goizean zehar. Hor egon ziren gure ikasle gazteak giroa alaitzen. Hona hemen argazki batzuk gure artistekin protagonista moduan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)