Oharrak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Oharrak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

asteazkena, maiatza 24, 2017

Matrikulazioa 2017–2018 IKASTURTEA

https://drive.google.com/open?id=0B7IOSVsrT_omTGtfSzJUSGFhQ1k





Guraso agurgarriak:


Hemen dituzue gure eskolan ditugun tresnei buruzko informazioa duten orriak.

Bertan, tresna bakoitzari dagozkion ezaugarri orokorrak, aukerak eta gutxi gora beherako prezioak aurkituko dituzue, dena, modu xumean adierazita.
 
Hauek irakurri baino lehenago, aipatutako bileretan igorritako ideia nagusi batzuk gogoratu nahi genituzke, oso garrantzitsuak baiteritzogu:

·       Tresna bat eskuratzea, gastu bat baino inbertsio bat denaren ideia izan behar dugu argi, hau erosi eta saldu egin baitaiteke hala behar izanez gero.

·       Tresna bat erosi aurretik irakaslearekin harremanetan jarri, berak aholkatuko zaitu modurik egokienean

·       Hemen adierazten direnak tresna berrien prezioak dira, baina gogoratu, aukera ezberdinak daude tresna bat eskuratzeko orduan: bigarren eskuko merkatua, alokairua...

·       Tresna bati buruz, bertan aurkituko duzuen informazioa sakondu nahiz gero, dagokion irakaslearekin harremanetan jarri.

Ondoren azaltzen den informazioa baliagarria izango duzuelakoan, jaso ezazue agurrik beroena.





asteartea, azaroa 22, 2016

Igandean Trikitilariak Goizuetan

Igande honetan, azaroak 26ean XIII. azienda, artisau eta nekazal feria izango da goizuetan.
Festari hasiera emateko ardura Musika Eskolako Trikitilarien eskutik etorriko zaigu.
Ongi pasa, eta ez galdu festa bikain hau!!!

ostirala, azaroa 18, 2016

Tematikoaren inkesta

Aurtengo kontzertu tematikoa: “90. hamarkadako musika” izango da . Kanta batzuk  aukeratzeko zure parte hartzea nahi dugu.

Inkesta

asteazkena, iraila 07, 2016

Ongi etorri 2016/2017 ikasturtera.

Guraso eta ikasle agurgarriak, ongi etorri 2016/2017 ikasturtera.
Aurtengo matrikulazioa iazkoaren berdintsua izan da eta gogotsu gaude dugunari eusteko eta
erronka berriei ekiteko.

Aurtengo klase hasiera: IRAILAREN 19an (astelehena)

Informazio hau ikasle guztiei bidaltzen dizuegu eta sailkatu egin dugu errazago ulertu dadin:

IKASLE GUZTIENTZAT INFORMAZIOA

BEREZIKI TRESNAKO IKASLEENTZAKO INFORMAZIOA
  •  Herriz herri egiten diren tresnako bilerak, lehenengo aldiz tresna hartu edota tresna berria hartu duten ikasleen gurasoekin egingo dira.
  • Bilera hauetarako deialdia ondorengo egunetan jasoko duzue, baina, irailaren 13an (asteartea) izango direla aurreratzen dizuegu.

BEREZIKI HAUR HEZKUNTZAKOENTZAT INFORMAZIOA
(2010 , 2011 eta 2012. urteetan jaiotakoak)

Ikasle hauen gurasoekin BILERA INFORMATIBOAK egingo dira herri ezberdinetan.

HERRIA                     DATA                    TOKIA                    ORDUA
Goizueta                   Irailak 13             Eskola Publikoa        15:00-15:45
Leitza                       Irailak 13             Anpliazioa                 16:30-17:15
Lekunberri               Irailak 13             Mitxausenea              18:15-19:00
Ultzama                   Irailak 14             Gizarte Etxea             15:00-15:45
Basaburua                Irailak 14             Oihantzabal Eskola   16:30-17:15
Betelu                      Irailak 14              Indianoetxea             18:00-18:45

Eskerrik asko.

asteazkena, apirila 27, 2016

Hainbeste denbora itzoiten eta azkenean iritsi da!


Asteburu honetan Vilafrancara goaz.
Aralar Udal Musika eskolako abesbatza gaztea eta pop-rock formazioak Vilafrancara joango gara
gurean duela aste batzu izandako Clau de Sons-eko lagunekin egotera.

Igandean, Vilafrancatik 3 kilometrora dagoen Moja herriko auditorioan
kontzertua izango dugu.
Ongi izan!

osteguna, otsaila 18, 2016

Urrezko orrazia kontzertua (Oharra)

Martxoaren 12an Lekunberrin  egingo dugun  "Urrezko orrazia"  koruko kontzertuan  parte

hartu behar duzuenok, jakin ezazue, otsailaren 26an entsegu bat egingo dugula. Hona hemen

xehetasunak:
  • Partaideak: Gazte Abesbatza eta Haur Abesbatza
  •  Entsegu eguna: otsailak 26, ostirala
  •  Ordua: 18:30
  •  Tokia: Lekunberriko Ibarberri  Eskola

asteazkena, urtarrila 20, 2016

1go ebaluazioa.

1go  ebaluazioa otsailaren 1etik 5era izango dela gogorarazi nahi dizuegu. Adi egon beraz, aste honetatik aurrera, ikasleen bitartez txostenak jasotzeko bileren data eta orduari buruzko informazioa banatzen hasiko baikara.

Beteluko kasuan, otsailaren 4an (osteguna), Agate Deuna  Gaintzan ospatuko denez, inongo eragozpenik egon ez dadin, egun horri dagozkion txostenak otsailaren 11n ematea erabaki dugu.

asteazkena, urria 28, 2015

asteartea, maiatza 26, 2015

Ultzamako 1ºgo entsegua (Tematikoa)

Atez, Odieta eta Ultzamako ikasleen kontzertua, datorren ekainaren 12an izango da Larraintzarko Eskolako Jantokian.

Hau dela eta, entseguak antolatzen hasiak gara. Jarraian duzue 1go entseguaren ordutegia eta abestien ordena:


EGUNA: MAIATZAREN 28a, OSTEGUNA
ORDUA: 16:10-18:25


16:10-16:25
MY HEART WILL HEAVY
16:25-16:40
ITURENGO AREGGAE
16:40-16:55
I FEEL BLUE
16:55-17:10
STAYING ROCK
17:10-17:25
I WANT TO BREAK DANCE
17:25-17:40
ENTER SANDMAN SWING
17:40-17:55
AMERICAN PATROL
17:55-18:10
FA MINUETO ZORTZIKO
18:10-18:25
NO WOMAN NO BACH

larunbata, maiatza 23, 2015



Matrikulazio kanpaina 2015-2016

 Aralar Udal Musika Eskolako matrikulaio kanpaina hasten da.
Aralar Udal Musika Eskola Araitz, Betelu, Basaburua, Goizueta, Larraun, Lekunberri, Leitza eta Ultzamako Udalek osatzen duten eskola da. Atez eta Odietako udalak hitzarmen ekonomikoa dute.
Gaur egun 22 irakaslek osatzen dute eskolako langileria.

Nortzuk gara.
Matrikulazio baseak
HH3 trsna aukeraketa diptikoa.

asteartea, maiatza 12, 2015

Tresna aukeraketa



Hemen dituzue gure eskolan ditugun tresnei buruzko informazioa duten orriak.

Bertan, tresna bakoitzari dagozkion ezaugarri orokorrak, aukerak eta gutxi gora beherako prezioak aurkituko dituzue, dena, modu xumean adierazita.

HH3 Tresna Aukeraketa Diptikoa

Akordeoia 
Gitarra
Pianoa
Saxofoia
Trikitixa
Txistua
Zeharkako xirula
Perkusioa
Dossier osoa