Kasumi planetatik iritsitako bi extralurtarrek, gure atmosfera zeharkatzen ari zirela espaziountziak asteroide batekin talka egin eta bertan lurreratu behar izan zuten.
Gure planetako ezaugarriak eta bitxikeriak ezagutu zituzten eta nola ez, lurtarrak zoriontsu izateko hain beharrezkoa duten musika eta musika tresnak jo eta entzuteko aukera izan zuten.
Musika eskolan ikasi ditzaketen tresnak ezagutzeko asmoz ikasturtean zehar ekimen ezberdinak egiten dira eta "Kasumitarrak" musika eta umorea batuz egiten den horietako bat da. Ekimena Lehen Hezkuntzako 1go mailako haur guztiei zuzenduta dago.
Eskualde osotik hurbildutako haurrak primeran pasatu zuten extralurtar mekolontzio hauekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina