ultzamako tematikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ultzamako tematikoa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

larunbata, ekaina 03, 2017

Ultzamako kontzertu tematikoaren kronika

Maiatzaren 26an, Larraintzarreko Obispo Irurita eskolako jantokian 90eko hamarkadari dedikatutako kontzertu tematikoa ospatu zen Aralar Udal Musika Eskolako ikasleek eskainita. Metallica, The Cranberries, Sting edo Tapia eta Leturia bezalako talde adierezgarrien temak entzun ahal izan ziren. Bertaratutako publikoa ugaria izan zen eta hamarkada hurak emandako estilo ezberdinez gozatu ahal izan zuten. Entzule bat baino gehiago, abestiek eramanda, gaztarora itzuli zen, seguru.
Musika moldaketen artean, gure ikasleak ikasten ari diren instrumentuak ez ezik, Haur Abesbatza eta Abesbatza Gaztearen ahotsak entzun ahal izan ziren, urte batzuk geroztik eskolako emanaldi ezberdinei kolorea ematen dieten berberak.
Ondorioz, oso une atsegina izan zen eta berriro ere, ikasleek erakutsi zuten zeinen ongi moldatzen diren taldean jotzen eta horrela agerian geratu zen ikasturte azken aste hauetan egindako lan ederra.
 Zorionak guztioi!!


asteazkena, maiatza 24, 2017

Ultzama, Atez eta Odietako kontzertuaren kartela

Dakizuen bezala, ostiral honetan, maiatzaren 26an, Larraitzarren, kurtso honetako kontzertu tematikoa ospatuko dugu. Hemen duzue kartela.
Anima zaitezte eta zatozte gure ikasleak animatzera baita 90eko hamarkadako musikaz gozatzera!!