ostirala, martxoa 04, 2016

Urrezko orrazia kontzertua





Martxoaren 12an, 19:00etan Lekunberriko Kiroldegian, abesbatzarekin egingo dugu    "Urrezko orrazia" kontzertua.
 
·        Partaideak: Musika Eskolako behe zikloko abesbatza eta abesbatza gaztea

·        Sinopsia:  Urrezko Orraziaren atzean zein misterio ezkutatzen da? Ipuin musikatu honetan, Lua neska gazteak biziko duen abentura zoragarria ezagutuko dugu.
 

Leitzako talde audizioaren argazkiak



osteguna, otsaila 18, 2016

Audizio kontzertua

https://drive.google.com/open?id=0B7IOSVsrT_omS1ZMc1ItSXFHN3cUrtero bezala aurten ere, gure jardueren artean AUDIZIO KONTZERTUA izango dugu. Iaz egin genuen bezala, aurten ere, honen inguruko informazioa helarazi nahi dizuegu.

Dakizuen bezala, audizio astean, herri ezberdinetan, instrumentu bakoitzari dagozkion kontzertuak antolatzen ditugu eta bertan, tresnako ikasle guztiek parte hartzeko aukera izango dute.

Audizio egunak ondorengoak izango dira: otsailaren 29a eta martxoaren 1, 2, 3 eta 4a.

Hona hemen, audizio-kontzertuaren inguruan kontutan izan beharrekoak:

1. Audizio asteari dagozkion egunetan:
  •  EZ da instrumentuko klaserik izango.
  • Formazio instrumentaleko (Talde instrumentala, Triki Talde, Abesbatza Gaztea, Korua Behe zikloa...) eta hizkuntza musikaleko ikasleek, EZ dute klaserik izango.

2. Haur hezkuntzako ikasleek (4,5,6 urtekoek), aste osoan zehar, KLASEA IZANGO DUTE.

3. Koruko ikasleek, hau da, talde instrumental behe ziklokoek, EZ dute parte hartuko.

Argibide gehiago hemen

Jarduera hau, publikoari irekia da eta guztiak gonbidaturik zaudete.

Urrezko orrazia kontzertua (Oharra)

Martxoaren 12an Lekunberrin  egingo dugun  "Urrezko orrazia"  koruko kontzertuan  parte

hartu behar duzuenok, jakin ezazue, otsailaren 26an entsegu bat egingo dugula. Hona hemen

xehetasunak:
  • Partaideak: Gazte Abesbatza eta Haur Abesbatza
  •  Entsegu eguna: otsailak 26, ostirala
  •  Ordua: 18:30
  •  Tokia: Lekunberriko Ibarberri  Eskola

larunbata, otsaila 06, 2016

astelehena, urtarrila 25, 2016

Leitzako ihauteriak



Leitzeko ihauterietan gaude. Gaur, umeen egunean,  Aralar udal musika eskolako trikitilariak hauspoa astinduz aritu dira.


asteazkena, urtarrila 20, 2016

1go ebaluazioa.

1go  ebaluazioa otsailaren 1etik 5era izango dela gogorarazi nahi dizuegu. Adi egon beraz, aste honetatik aurrera, ikasleen bitartez txostenak jasotzeko bileren data eta orduari buruzko informazioa banatzen hasiko baikara.

Beteluko kasuan, otsailaren 4an (osteguna), Agate Deuna  Gaintzan ospatuko denez, inongo eragozpenik egon ez dadin, egun horri dagozkion txostenak otsailaren 11n ematea erabaki dugu.