Dakizuen bezala, audizio astean, herri ezberdinetan, instrumentu bakoitzari dagozkion kontzertuak antolatzen ditugu eta bertan, tresnako ikasle guztiek parte hartzeko aukera izango dute.
Audizio egunak ondorengoak izango dira: otsailaren 29a eta martxoaren 1, 2, 3 eta 4a.
Hona hemen, audizio-kontzertuaren inguruan kontutan izan beharrekoak:
1. Audizio asteari dagozkion egunetan:
- EZ da instrumentuko klaserik izango.
- Formazio instrumentaleko (Talde instrumentala, Triki Talde, Abesbatza Gaztea, Korua Behe zikloa...) eta hizkuntza musikaleko ikasleek, EZ dute klaserik izango.
2. Haur hezkuntzako ikasleek (4,5,6 urtekoek), aste osoan zehar, KLASEA IZANGO DUTE.
3. Koruko ikasleek, hau da, talde instrumental behe ziklokoek, EZ dute parte hartuko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina