asteazkena, urtarrila 31, 2018

VII. Nafarroako Flauta-jotzaile topaketaren kronika eta argazkiak

Joan den astean gure eskolako flauta-ikasle talde oparo bat joan zen aurtengo Nafarroako Flauta-jotzaile Topaketarako antolatu ziren hainbat ekintzetara. Bertan, musikaz gain, koreografiez eta antzezlanez ere gozatzeko aukera egon zen eta gure bi ikasle "Hamelingo flauta-jotzaile" ikuskizunean protagonista izan ziren. Irakasle gonbidatua Mariana Fernández izan zen eta berak zuzendu zituen entsegua eta kontzertuak.
Hemen sakatuz aurkituko dituzue protagonisten argazki eta bideoak.

asteartea, urtarrila 23, 2018

Garaziren ikasleen ordutegi aldaketak


Urtarrilaren  24tik aurrera, Garazi irakaslea baja izango da. Aurre ikuspenen arabera, baja honek 4 asteko iraupena izango du, baina, dakizuen bezala hau aldatu egin daiteke. Momentuz, ordezkapena prestatzeko garaian, 4 aste izan ditugu kontutan. Aldaketarik balego,  jakinaraziko dizuegu. 
4 aste hauetan zehar, zenbait kasutan, ordutegi aldaketa ezberdinak egitea ezinbestekoa zaigu. Ikasle eta taldearen arabera egoera ezberdinak ematen direnez,  hurrengo esteketan aurkituko duzue kasu bakoitzari dagokion ordutegi berrien taula:

Goizueta HH2
Goizueta HH3
Goizueta Gitarra
Leitza HH2
Leitza HH3
Leitza Hasiera A
Leitza Hasiera B
Leitza BZ2 B
Leitza Gitarra

larunbata, urtarrila 20, 2018

VII. Nafarroako flauta-jotzaile topaketa

Datorren astean zehar, urtarrilaren 22tik 27ra, Iruñeko "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio profesionalean VII. Nafarroako flauta-jotzaile topaketa ospatuko da. Gure "Aralar" Udal Musika Eskolatik hainbat ikaslek hartuko dute parte eta bertan kontzertu eta tailer batzuetara joateko aukera izateaz gain, azken egungo partaideek eginen duten kontzertuan jo ere eginen dute.
Informazio gehiago hemen aurkituko duzue.

larunbata, abendua 02, 2017

Euskararen Egunean Musikaz blai

 Abenduak 1ean Lekunberriko Kantinan izan ginen. Beste eragile batzurekin batera musika eskolako kideek beraien onena eman zuten euskararen egunaren aldeko jaialdian. Eguraldia hotz bainan   giroa bero!






asteazkena, azaroa 29, 2017

Goizuetako trikitilariek Goizuetako feria alaitzen

Joan den larunbatean, azaroaren 25ean, 14. aldiz ospatu zen Goizuetako azienda, artisau eta nekazal feria. Bertan, artisauen erakusketez gozatu ahal zen hurbildu zen jendea eta noski, ohikoa den bezala, Goizuetako trikitilariak azoka animatzen aritu ziren goizean zehar. Hor egon ziren gure ikasle gazteak giroa alaitzen. Hona hemen argazki batzuk gure artistekin protagonista moduan.


 

ostirala, urria 20, 2017

Musika eskolako ikasleak Lekunberriko jaietan


Berriro ere, beste aukera bat sortu zen gure musika eskolako ikasle batzuek instrumentuak kalera ateratzeko. Kasu honetan, gure trikitixak Lekunberriko jaietako "pintxo eguna" alaitzen aritu ziren. Hau da giroa!!



Valentziakoen bisitaldiaren argazkiak

Urriko 6tik 8ra Valentziako abesbatza gazteak bisita itzuli ziguten eta gure gastronomiaz gozatzeaz gain, Peru Harri bisitatu, Mendukilo leizeak ezagutu, abestu eta dantzatu ere egin zuten. Asteburu ederra izan zen eta hurrengo estekan gurean izandako egonaldiaren inguruko argazki eta bideoak eskuragarri dituzue, Valentziako arduradunek eskainita.
https://escolacoralvgaos.wordpress.com/