Sarrera honetan Araitz-Betelu, Basaburua, Lekunberri-Larraun, Leitza eta Ultzamako entsegu eta kontzertuen antolamenduari buruzko informazioa aurkutiko duzue. Goizuetari dagokionez, beste sarrera batean izanen duzue.
osteguna, maiatza 10, 2018
asteazkena, maiatza 09, 2018
Abesbatza Gaztea Gorliz 2018
ABESBATZA GAZTEA GORLIZ 2018
Maiatzaren 4etik 6era Gorlizko Troka Abentura aterpetxean igarotako asteburua giro bikainan igaro zen.
Ostiral gaua benetan luuuuze joan zen arren, larunbetan guztiak prest
izan ziren Gynkana eta Body Surf aktibitateetan bakoitzaren habileziak erakusteko prest.
Gauean berriz, Gorlizko "Lirain" Abesbatza Txikiarekin
batera kontzertua eskeini genuen herriko elizan eta denbora gutxi izan
bazen ere, bertakoekin harremantzeko parada izan genuen.
Abesbatza gazteko 32 kideak laguntasun eta umore giroan guztiz
murgildurik izan genituen asteburu osoan eta beraiekin joandako lau
irakasleak berretsi al dugu beraiekin egindako beste bidai batzuen ondoren esandakoa: edozein tokira joateko moduko taldea
zarete!
Kontzertuko bideoa aurrerago izango dugu ikusgai.
ostirala, maiatza 04, 2018
VI Nafarroako Akordeoilarien Topaketa
VI Nafarroako Akordeoilari Gazteen Topaketa
100 ikaslek parte hartu zuten eta gure musika eskolatik, Beteluko Irati Buldain eta Leitzeko Naiara Aranberri, Pilar Argiñena irakaslearekin batera bertan izan ziren.
Prestatutako errepertorio modernoak entzulegoan sorpresa bikaina eragin zuen.
osteguna, apirila 26, 2018
Klase pilotua 2012 eta 2013 urtean jaioentzat
Laster 2012 eta 2013 urtean jaioentzako klase pilotu bat eskeiniko da. Honen helburua da erakustea nola lan egiten den musika eskolan gure txikiekin.
asteartea, apirila 10, 2018
Musika Bizipena 2014 urtean Jaiotakoentzat
MUSIKA BIZIPENA 2014 urtean JAIOTAKOENTZAT
0-3 urte bitarteko haurrei eta gurasoei zuzendutako Musikari Txikiak
tailerra arrakastatsu suertatu zen.
Orain 4 urteko haurrei zuzendutako Musika Bizipena
tailerraren txanda izango da.
Ostiral
honetan hasiko dira 2014 urtean jaiotako 40 haurrak. Talderen batean parte
hartzeko tokia dago oraindik ere, beraz, interesaturik bazaude deitu berehala
948504489 / 672122472 telefonora edota
idatzi info@aralar.org helbide
elektronikora.
Animatu zaitezte!
Irudiaren
azpikaldean plaza libreen kopuruaren informazioa aurkituko duzue.
asteazkena, martxoa 28, 2018
ARGAZKIAK eta EGITARAUAK Audizio Astea 2018
Audizio astea joan zaigu jada eta eskerrak eman nahi
dizkizuegu bertan musikari moduan parte hartu duzuen guztioi eta entzule bezala
gure emanaldietara etorri zaretenei.
ARGAZKIAK eta EGITARAUAK
Bideoak ere grabatu ditugu bainan horiek aurreragoko utziko ditugu.
Eskerrik asko!
asteartea, martxoa 20, 2018
Instrumentu ezberdinen errepertorioarekin gozatzeko aukera.
MARTXOAK 21 Asteazkena: Larraintzarko Eskolako Jantokian
16:45 Gitarra
18:45 Trikitixa
MARTXOAK 22 Osteguna: Jauntsaratsko "Apezetegiberriko Ganbaran"
18:00 Perkusioa
MARTXOAK 23 Ostirala: Lekunberriko Elizan
18:00 Pianoa
Martxoak 26 Astelehena: Leitzeko Zinean
Talde Instrumentala (Pop-Rock)
17:45 Gaztetxoak
19:00 Handiak
MARTXOAK 27 Asteartea: Beteluko Elizan
17:30 Akordeoia
18:30 Haizea (Saxofoia, Zeharkako Txirula, Txistua)
Eskerrik asko Araitz, Atez, Basaburua, Betelu, Goizueta, Larraun, Leitza, Lekunberri,Odieta eta Ultzamako udaletxeei zein Nafarroako Gobernuari, urtean zehar ematen duten laguntza ekonomikoagatik.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






