asteartea, urtarrila 23, 2018

Garaziren ikasleen ordutegi aldaketak


Urtarrilaren  24tik aurrera, Garazi irakaslea baja izango da. Aurre ikuspenen arabera, baja honek 4 asteko iraupena izango du, baina, dakizuen bezala hau aldatu egin daiteke. Momentuz, ordezkapena prestatzeko garaian, 4 aste izan ditugu kontutan. Aldaketarik balego,  jakinaraziko dizuegu. 
4 aste hauetan zehar, zenbait kasutan, ordutegi aldaketa ezberdinak egitea ezinbestekoa zaigu. Ikasle eta taldearen arabera egoera ezberdinak ematen direnez,  hurrengo esteketan aurkituko duzue kasu bakoitzari dagokion ordutegi berrien taula:

Goizueta HH2
Goizueta HH3
Goizueta Gitarra
Leitza HH2
Leitza HH3
Leitza Hasiera A
Leitza Hasiera B
Leitza BZ2 B
Leitza Gitarra

larunbata, urtarrila 20, 2018

VII. Nafarroako flauta-jotzaile topaketa

Datorren astean zehar, urtarrilaren 22tik 27ra, Iruñeko "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio profesionalean VII. Nafarroako flauta-jotzaile topaketa ospatuko da. Gure "Aralar" Udal Musika Eskolatik hainbat ikaslek hartuko dute parte eta bertan kontzertu eta tailer batzuetara joateko aukera izateaz gain, azken egungo partaideek eginen duten kontzertuan jo ere eginen dute.
Informazio gehiago hemen aurkituko duzue.

larunbata, abendua 02, 2017

Euskararen Egunean Musikaz blai

 Abenduak 1ean Lekunberriko Kantinan izan ginen. Beste eragile batzurekin batera musika eskolako kideek beraien onena eman zuten euskararen egunaren aldeko jaialdian. Eguraldia hotz bainan   giroa bero!






asteazkena, azaroa 29, 2017

Goizuetako trikitilariek Goizuetako feria alaitzen

Joan den larunbatean, azaroaren 25ean, 14. aldiz ospatu zen Goizuetako azienda, artisau eta nekazal feria. Bertan, artisauen erakusketez gozatu ahal zen hurbildu zen jendea eta noski, ohikoa den bezala, Goizuetako trikitilariak azoka animatzen aritu ziren goizean zehar. Hor egon ziren gure ikasle gazteak giroa alaitzen. Hona hemen argazki batzuk gure artistekin protagonista moduan.


 

ostirala, urria 20, 2017

Musika eskolako ikasleak Lekunberriko jaietan


Berriro ere, beste aukera bat sortu zen gure musika eskolako ikasle batzuek instrumentuak kalera ateratzeko. Kasu honetan, gure trikitixak Lekunberriko jaietako "pintxo eguna" alaitzen aritu ziren. Hau da giroa!!



Valentziakoen bisitaldiaren argazkiak

Urriko 6tik 8ra Valentziako abesbatza gazteak bisita itzuli ziguten eta gure gastronomiaz gozatzeaz gain, Peru Harri bisitatu, Mendukilo leizeak ezagutu, abestu eta dantzatu ere egin zuten. Asteburu ederra izan zen eta hurrengo estekan gurean izandako egonaldiaren inguruko argazki eta bideoak eskuragarri dituzue, Valentziako arduradunek eskainita.
https://escolacoralvgaos.wordpress.com/ 

asteazkena, urria 04, 2017

Abesbatza-trukea


Dakizuen bezala, joan den kurtsoan, gure eskolako ikasle batzuk Valentziara joan ziren Escola Coral CP Vicente Gaos abesbatzarekin adostu zen trukea dela eta.
Han bertan familien partetik harreraz eta antolatutako ekintzez gozatu zuten gure ikasleek.
Datorren asteburuan bisitaldia itzuliko digute ikasle valentziarrek eta modu berdinean, hemengo ikasle familia batzuek hartuko dituzte. Bestalde, ekintza batzuk antolatu ditugu gure ingurukoaz gozatzeko. Larunbat goizean Peru Harrira joango gara eta bazkaldu ondoren Mendukilo leizeetara mugituko gara, non abesteko aukera izango duten bertatko akustika probetxu ateraz. Igande eguerdian, Leitzako zinean eskainiko dugu kontzertu bat elkarrekin eta gonbidatuta zaudete, noski!!