osteguna, ekaina 18, 2026
astelehena, ekaina 01, 2026
Kontzertu tematikoa (Exinbestekoak)
- Goizueta (ekainak 5) Kartela Kontzertu xehetasunak
- Leitza (ekainak 8) Kartela Kontzertu xehetasunak
- Larraintzar (ekainak 9) Kartela Kontzertu xehetasunak
- Jauntsarats (ekainak 10) Kartela Kontzertu xehetasunak
- Arribe-Atallu (ekainak 11) Kartela Kontzertu xehetasunak
- Lekunberri (ekainak 12) Kartela Kontzertu xehetasunak
asteazkena, maiatza 27, 2026
ostirala, maiatza 15, 2026
asteazkena, maiatza 13, 2026
astelehena, maiatza 04, 2026
osteguna, martxoa 26, 2026
asteazkena, martxoa 25, 2026
osteguna, otsaila 26, 2026
Musika entzunaldien xehetasunak
Kaixo:
Urtero bezala aurten ere, gure jardueren artean MUSIKA ENTZUNALDIAK izango ditugu. Hori dela eta, honen inguruko informazioa helarazi nahi dizuegu:
1. Iazko moduan eta salbuespenak badira ere, zonalde bakoitzean bertako tresna eta talde instrumentalak arituko dira.
2. Horretarako, entzunaldiak modu eskalonatuan gauzatuko dira arratsalde batean zehar (hainbat arratsaldetan banatu ditugu zonalde batzuetan), ordutegi zehatz bat jarraituz.
3. Entzunaldiak izango diren egunetan (martxoak 9, 10, 11 eta 12 egunetan):
4. Iaz bezala, entzunaldiak blokeetan banatuko dira. Blokeak iraun bitartean, ezingo da sartu-irtenik egin, kontzertua behar bezala aurrera eraman ahal izateko.
5. Ikasleak, norberaren entzunaldia baino 10 minutu lehenago egon beharko dira emanaldia egingo den lekuan, entzunaldiak ahalik eta puntualen hasi ahal izateko (salbuespenen bat balego jakinaraziko zaizue).
6. Atxikita dituzuen bi karteletan duzue entzunaldi bakoitzari dagokion informazio guztia. Datozen egunetan, gure sare sozialetan ere eskura izango duzue. Aldaketaren bat sortuko balitz, bertan eguneratuko dugu.
7. Iaz bezala, aurten ere entzunaldiak ez ditugula bere horretan grabatuko adierazi nahi dizuegu. Entzunaldi desberdinetako grabaketa motzak egingo ditugu sare sozialetara igotzeko, baina esan bezala, guztiaren grabaketarik ez dugu egingo.
astelehena, otsaila 09, 2026
Hurrengo jarduerak martxoan
nahi dizuegu. Xehetasun guztiak aurrerago bidaliko baditugu ere, datak zeintzuk izango diren
jakitea garrantzitsua dela uste dugu.
- MUSIKA TRESNEN ENTZUNALDIAK:
Bertan parte hartuko duten ikasleek, musika tresna desberdinak jotzen dituztenak
izango dira.
o Martxoak 9 (astelehena): Ultzama, Basaburua
o Martxoak 10 (asteartea): Ultzama, Lekunberri-Larraun, Leitza
o Martxoak 11 (asteazkena): Lekunberri-Larraun, Leitza, Araitz-Betelu
o Martxoak 12 (osteguna): Goizueta, Araitz-Betelu
- ABESBATZA KONTZERTUA:
Kontzertu honetan, abesbatzako gure ikasleek hartuko dute parte, baita Goizueta eta
Basaburuako ikasle batzuk ere.
o Entsegua martxoak 13 (ostirala): Lekunberri
o Kontzertua martxoak 28 (larunbata): Lekunberri arratsaldez
- KASUMITARRAK ANTZERKI MUSIKATUA:
Gure musika eskolako Haur Hezkuntzako 3. mailan dauden ikasleentzat zuzendutako
antzerkia izango da, musika tresna aukeratze prozesuan laguntzeko.
o Martxoak 28 (larunbata): goizez
astelehena, azaroa 17, 2025
astelehena, urria 06, 2025
Tronpeta edo tromboia jotzen ikasi nahi zenuke?
Iaz edukitako esperientzia oinarrian hartuta, Musika Eskolatik berriro ere martxan jarri nahiko genukeen proposamen batekin gatoz. Haize-metalezko bi instrumentu konkretu ikasteko interesa duzuen jakin nahiko genuke. Instrumentuak, tronpeta eta tronboia izango lirateke.
Jasotzen ditugun erantzunen arabera, ikastaroa antolatuko dugu eta hau, jakin, 9 urtetik gorakoei (2016) zuzendua izango litzatekela, adin mugarik gabe. Ordutegi posibleen inguruko informazioa ondoren duzuen formularioan ikusteko aukera duzue.
Honetaz gain, iaz aste batzuetako ikastaroa izan bazen ere, aurtengoan ikasturtean zehar egiteko asmoa dugula jakinarazi nahi dizuegu, azaroak 3tik maiatzak 31ra arte hain zuzen.
Interesatuta bazaudete, behean dagoen estekan klikatu eta formularioa betetzea eskertuko genizueke. Erantzunak emateko epea, urriak 14a izango da.
Jakin baita ere, formularioa betetzeak, ez zaituztela ezertara baldintzatzen. Erantzun guztiak jasotzen ditugunean, ikastaroaren inguruko xehetasun guztiekin, izango duzue gure berri.
Esteka: https://forms.gle/
Proposamena luzatu eta interesarekin jarraituz gero, ondorengoa helarazi nahi dizuegu:
1.- Ikastaro honen hileroko kuota 50 eurokoa izango da.
2.- Izen ematea formalizatzeko, lehenengo bi hilabeteko kuota ordaindu beharko duzue.
3.- Musika eskolako oinarriak atxikitzen dizkizuegu. Hori bai:
3.1.- Lehenengo bi hilabeteen ondoren, ikastaroan jarraitu nahi ez baduzue, baja emateko aukera izango duzue inongo kostu gehigarririk gabe.
3.2.- Urtarriletik aurrera, ikastaroarekin aurrera jarraitu nahi duenak, maiatza arteko kuotak ordaindu beharko ditu. Jarraitu nahi ez duenak, baja eskaera egin beharko du eta gure oinarrietan dugun araudia aplikatuko da.
4.- Deskontuetarako (familia ugaria, desgaitasun txartela, jubilatua, gurasobakar) beharrezko dokumentua bidaltzea ezinbestekoa izango da.
Kantuz Lekunberriko Jaiak - Larunbata 13:00etan
astelehena, iraila 22, 2025
asteartea, iraila 09, 2025
ORDUTEGIAK
Aurtengo ordutegiak helarazten dizkizuegu.
Ohikoa den bezala, jakin ordutegiak egiten aritu garenean, zuen aldetik jaso ditugun oharrak gure iharduerarekin uztartzen ahalegindu gara eta maila handi batean lortu dugula jakinarazten dizuegu.
Atxikita dituzuen ordutegiak, gure website gunean ere ikusgai izango dituzue:
https://sites.google.com/
Bestalde, urtero gertatzen zaigun moduan, antolamendu kontuak direla eta, zenbait ikaslek irakasle aldaketa dutela ikusiko duzue.
Azkenik, ordutegien inguruko edozein eskaera edo ekarpen egin nahi izanez gero, mailez egitea ezinbestekoa dela jakinarazten dizuegu. Ondoren, ohiko protokoloa jarriko da martxan.
Aurtengo klase hasiera: IRAILAREN 15ean (astelehena)
Oharra: zerrendatan ikasle baten izena aurkitzeko, gogoratu Ctrl+B edo Ctrl+F sakatuz eta abizena idatziz, bere ordutegia modu azkarrean aurkituko duzuela.
Mila esker eta ongi izan.
Aralar Udal Musika Eskola






.jpg)
