Kaixo:
Urtero bezala aurten ere, gure jardueren artean MUSIKA ENTZUNALDIAK izango ditugu. Hori dela eta, honen inguruko informazioa helarazi nahi dizuegu:
1. Iazko moduan eta salbuespenak badira ere, zonalde bakoitzean bertako tresna eta talde instrumentalak arituko dira.
2. Horretarako, entzunaldiak modu eskalonatuan gauzatuko dira arratsalde batean zehar (hainbat arratsaldetan banatu ditugu zonalde batzuetan), ordutegi zehatz bat jarraituz.
3. Entzunaldiak izango diren egunetan (martxoak 9, 10, 11 eta 12 egunetan):
4. Iaz bezala, entzunaldiak blokeetan banatuko dira. Blokeak iraun bitartean, ezingo da sartu-irtenik egin, kontzertua behar bezala aurrera eraman ahal izateko.
5. Ikasleak, norberaren entzunaldia baino 10 minutu lehenago egon beharko dira emanaldia egingo den lekuan, entzunaldiak ahalik eta puntualen hasi ahal izateko (salbuespenen bat balego jakinaraziko zaizue).
6. Atxikita dituzuen bi karteletan duzue entzunaldi bakoitzari dagokion informazio guztia. Datozen egunetan, gure sare sozialetan ere eskura izango duzue. Aldaketaren bat sortuko balitz, bertan eguneratuko dugu.
7. Iaz bezala, aurten ere entzunaldiak ez ditugula bere horretan grabatuko adierazi nahi dizuegu. Entzunaldi desberdinetako grabaketa motzak egingo ditugu sare sozialetara igotzeko, baina esan bezala, guztiaren grabaketarik ez dugu egingo.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina