1. Kontzertu aurretik bi abestitan parte hartzen dutenekin soinu froga egin nahi dugu. Jarraian, bi abesti hauetako partaideak, zinean zein ordutan egon behar duten zehazten dizuegu:
·NEGUA JOAN DA TA-ko partaideak 18:00etan egon beharko dute.
·GAUERO-ko partaideak 18:15ean egon beharko dute.
·BESTE GUZTIAK, 18:30ean egon beharko dute.
2. Atrezzoari buruzko xehetasunak: aurtengo kontzertuaren izena “Euskal-Rock II” da. Bertan, estilo honetako kantak interpretatuko dira. Hauxe da eraman beharrekoa: galtza bakeroak eta niki beltza.
Estilo rockeroaren barruan beste edozein osagarri eramaten bada ere bikain.
Gogoan izan ere, asteazken honetan, maiatzak 18, kontzertua prestatzeko 2. entsegua izango dugula eta derrigorrezkoa dela gutxienez, bi entseguetatik batera joatea kontzertuan parte hartu ahal izateko. Entseguko kanten ordena, lehenengo entseguko berdina izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina