Hurrengo ikasturteari begira,
matrikula gauzatzerako orduan jakin beharrekoa eta gai honi buruzko
berrikuntzaren inguruko informazioa igorri nahi dizuegu. Dokumentu honetan, matrikulazio kanpainaren alderdi
garrantzitsuenak adieraziko ditugu, hori bai, guztia zehatz-mehatz adierazita izango
duzue inprimakiaren oinarrietan.
I.- MATRIKULAZIO EPEAK eta INFORMAZIOA
2016ko maiatzaren 30etik ekainaren 10era
Baldintza orokorren oinarriak eta matrikula
inprimakia:
Eta
Araitz, Atez, Basaburua, Betelu, Goizueta,
Larraun, Leitza, Lekunberri, Odieta
eta Ultzamako Udaletxeetako
bulegoetan.
II. MATRIKULAZIO PROZEDURA:
A)
Gaur egun musika eskolan matrikulatuta dauden ikasleek, matrikula egiteko bi
aukera izango dituzue. Kontutan izan, nahi duzuen
aukera hautatu dezakezuela:
1.
On-Line: word formatuan dagoen inprimakia bete
eta eskolara mail bitartez bidaliz.
-
On-Line
egin ostean, egindako matrikulari dagokion ziurtagiri edota frogagiri bat
bidaliko zaizue. Horretarako, helbide elektroniko bat helarazi beharko duzue.
Helbide elektronikorik ez edota erabiltzeko ohiturarik ez baduzue, ziurtagiria
paperean emango zaizue matrikula egin duzuenaren erakusgarri.
-
Familia
ugariek matrikularen zenbatekoan %50eko deskonturako eskubidea dute. Aurretiko
familia egoera aldatu bada, mail bitartez familia liburuaren fotokopia bat
bidali beharko da.
2. Zonalde
bakoitzeko Udaletxeetan (Atez eta Odietako ikasleek, Ultzamako Udaletxean gauzatu
beharko dute matrikula)
B)
Lehenengo aldiz matrikula gauzatuko duten
ikasleek, inprimaki ofiziala udaletxeetan egin beharko dute.
(ikasleren batek, aurreko
ikasturteetan gurekin ikasi badu ere, 2015-2016 ikasturtean gurekin egon EZ den
hori ikasle berria kontsideratuko da)
Eskakizuna bidali ondoren, mezu baten bitartez, inprimakia
jaso dugula eta matrikula onartua izan den ala ez jakinaraziko zaizue.
III.- PREZIOAK
Matrikulazioaren
inguruko baldintzak agertzen diren inprimakian daude zehaztuak. Momentuz, ikasturte honetan indarrean dauden prezioak dira.
Matrikula
onartua dagoela ziurtatu ondoren, berari dagokion kantitatea, uztailean zehar
kobratuko zaizue.
IV.- MATRIKULAREN BAJA
Ekainaren
30a baino lehen matrikula deuseztatzeko aukera izango duzue. Eskaera hau, idatziz egin beharko da.
Plaza
gordetzeari dagokionean, matrikula, goian adierazitako epean egiteko gomendioa luzatzen
dizuegu, ondoren, arrazoiak arrazoi,
berau bertan behera uzteko erabakia hartzeko aukera izango baituzue. Matrikula adierazitako
epe barruan bertan behera uzten bada, matrikularen diru kopurua ez da inolaz
ere kobratuko.
Udal Musika eskolak
Araitz, Basaburua, Betelu, Goizueta, Larraun, Leitza, Lekunberri eta
Ultzamako udaletxeen babesa du. Atez eta Odietako udaletxeen laguntza
ekonomikoa du. Nafarroako Gobernuaren laguntza ekonomikoa du
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina