larunbata, abendua 03, 2016

2016-17 kontzertu tematikorako inkesten emaitzak

Aralar Udal Musika Eskolako Kontzertu Tematikoa
2016-17 ikasturtea

"90eko hamarkada"

Ikasle eta Gurasoek bete dituzuen inkesten bidez,
hauexek dira kontzerturako aukeratu dituzuen kantak:
Pop Rock atalean: Losing my religion (REM)                           
Heavy/Grunge atalean: Zombie (The Cranberries)                    
Pop Latino atalean: Corazón Espinado (Carlos Santana/Maná)
BSO atalean: I will always love you (El Guardaespaldas)        
Euskal Folk atalean: Zortzi orduko ekaitza (Sorotan Bele)       
Balada atalean: Nothing else matters (Metallica)                      

Mila esker zuen partaidetzagatik!!!

astelehena, azaroa 28, 2016

asteartea, azaroa 22, 2016

Igandean Trikitilariak Goizuetan

Igande honetan, azaroak 26ean XIII. azienda, artisau eta nekazal feria izango da goizuetan.
Festari hasiera emateko ardura Musika Eskolako Trikitilarien eskutik etorriko zaigu.
Ongi pasa, eta ez galdu festa bikain hau!!!

ostirala, azaroa 18, 2016

Tematikoaren inkesta

Aurtengo kontzertu tematikoa: “90. hamarkadako musika” izango da . Kanta batzuk  aukeratzeko zure parte hartzea nahi dugu.

Inkesta

asteazkena, iraila 07, 2016

Ongi etorri 2016/2017 ikasturtera.

Guraso eta ikasle agurgarriak, ongi etorri 2016/2017 ikasturtera.
Aurtengo matrikulazioa iazkoaren berdintsua izan da eta gogotsu gaude dugunari eusteko eta
erronka berriei ekiteko.

Aurtengo klase hasiera: IRAILAREN 19an (astelehena)

Informazio hau ikasle guztiei bidaltzen dizuegu eta sailkatu egin dugu errazago ulertu dadin:

IKASLE GUZTIENTZAT INFORMAZIOA

BEREZIKI TRESNAKO IKASLEENTZAKO INFORMAZIOA
  •  Herriz herri egiten diren tresnako bilerak, lehenengo aldiz tresna hartu edota tresna berria hartu duten ikasleen gurasoekin egingo dira.
  • Bilera hauetarako deialdia ondorengo egunetan jasoko duzue, baina, irailaren 13an (asteartea) izango direla aurreratzen dizuegu.

BEREZIKI HAUR HEZKUNTZAKOENTZAT INFORMAZIOA
(2010 , 2011 eta 2012. urteetan jaiotakoak)

Ikasle hauen gurasoekin BILERA INFORMATIBOAK egingo dira herri ezberdinetan.

HERRIA                     DATA                    TOKIA                    ORDUA
Goizueta                   Irailak 13             Eskola Publikoa        15:00-15:45
Leitza                       Irailak 13             Anpliazioa                 16:30-17:15
Lekunberri               Irailak 13             Mitxausenea              18:15-19:00
Ultzama                   Irailak 14             Gizarte Etxea             15:00-15:45
Basaburua                Irailak 14             Oihantzabal Eskola   16:30-17:15
Betelu                      Irailak 14              Indianoetxea             18:00-18:45

Eskerrik asko.